Prentsa Aretoa
2014/06/25
San Diego kalearen eta Elizako Parkearen arteko irisgarritasuna hobetuko du Udalak
Udalak hiru eskailera-tarte ordezkatuko ditu eta horien ordez 3 arrapala egingo dira
Udalak datozen egunetan hasiko du kontratazioa, San Diego kalearen eta Elizaren Parkearen arteko irisgarritasuna hobetzeko lanak burutzeko. Gobernu Taldeak eta Karmen auzoaren beharrizanak aztertzeko bertako auzotarrekin egindako bileraren ondoren sortu da proiektua egitea. Bilera horretan auzotarrek kalea eta parke horren artean dauden oztopo arkitektonikoak ezabatzearen beharra proposatu zuten, eta Udalak eskabide horri aurten erantzuteko konpromisoa hartu zuen.
Horrela, proiektu honek zenbait eskailera-tarte kentzea du helburu, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako zailtasuna sortzen baitie, eta horien ordez 3 arrapala egingo dira, aldapa egokiarekin, hiri-ingurunearen, gune publikoen, eraikinen, garraiobideen eta komunikabideen irisgarritasuna Sustatzeko Legean ezarritakoa betez.
Obra hauek burutzeko 110.000 eurokoa da lehiaketarako prezioa. Udalak obrak uztailean adjudikatzea espero du, irailean lanak egiten hasi ahal izateko. Lanak 10 astetan egongo dira amaituta.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14