SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/06/16

Sestaok ekainaren 21etik 29ra ospatuko ditu jaiak ehundik gora jarduerarekin

Programak ehundik gora jarduera ditu, hala nola antzerkia, musika, umorezko bakarrizketak, umeentzako berbenak, gastronomia dastatzeak, kirol lehiaketa eta erakustaldiak, suzko zezenak eta su artifizialak

rss Ezagutzera eman
Sestaok ekainaren 21etik 29ra ospatuko ditu jaiak ehundik gora jarduerarekin

ARGAZKIA JAITSI

Udalak ofizialki ekainaren 21ean –datorren ostiralean zenbait jarduera egongo diren arren- hasi eta 29an bukatuko diren  San Pedro jaietako programa aurkeztu du. Programak ehundik gora jarduera ditu, hala nola antzerkia, musika, umorezko bakarrizketak, umeentzako berbenak, gastronomia dastatzeak, kirol lehiaketa eta erakustaldiak, suzko zezenak eta su artifizialak. Ainhoa Basabe Kultura zinegotziak, adierazi du programa honek “adin eta gustu guztietarako jarduerak ditu eta beraz espero dugu mundu guztiak izatea parte hartzeko eta jaiaz gozatzeko tokia".

San Pedro jaiek bi jarduera berri izango dituzte aurten. Lehena, datorren ostiral gauean egingo den umorezko beilaldia, bertan El Hormiguero programako Flipy-k eta Aida serieko La Bikingak parte hartuko dutelarik. Gainera, ekainaren 28ko gauean, larunbata, Sestaora etorriko den Broadway Musikalak aipamen berezia behar du. Bi orduko ikuskizuna da, orekari, bihurrikari, akrobata, dantzari eta abeslariez osatua.

Musika aldetik Madrileko Lagarto Amarillo pop taldea aipatu behar da, 2009an disko latino onenari ematen zaion JPF Musik Award saria jaso zuena, eta baita "Cuentame" abestiagatik abesti latino onenaren saria ere. Golden Apple Quartet taldea Sestaora itzuliko da 18 urteren ondoren 25. urtemugan egiten ari den biraren barruan. Horietaz aparte, Gasteizko Potato taldea, 80ko hamarkadako ska eta reggae  banda mitikoa ere gurekin izango da. Publiko gazteak Ze Esatek euskal taldearen Ibuprofeno azken diskoko abestiez disfrutatu ahal izango du. Mecano pop talde mitikoari tributua egingo zaio eta herriko banden kontzertua egongo da.

Umeentzat berbenak, grafito tailerrak, MOLTO motor-lasterketak, patinak, patineteak eta monopatinak, haur-parkeak eta antzerkia egongo dira. Nagusientzat bilbainadak, gastronomia dastatzeak, dantzarako musika eta abesbatzak.

Aurten guztira 1500 lagun inguru osatzen duten 45 koadrilak eman du izena jaietan parte hartzeko eta euren jarduera programarekin.

Jaietako pregoilaria Fermín Ortega izango da, merkatari jubilatua eta 1988.urtetik Bilboko Alaitasunaren Karabanaren presidentea. Begoñako Abesbatzaren kide ere izan da, urteetan zehar nagusien egoitzetan kontzertuak eskainiz. Sestaoren izena bazter askotara eraman duen pertsonaia ospetsua da.

Jaietako programa urtarrilean hasi zen prestatzen eta harrezkero Jai Batzordeak lau bilera egin ditu jarduerak ixten joateko helburuarekin. Udalak aurtengo San Pedro jaiak ospatzeko egindako inbertsioa 180.000 eurokoa da, iaz baino 35.000 euro gehiago, horrek iaz baino ikuskizun gehiago eta kalitate hobekoa kontratatzeko aukera eman du.

Jardueren berri emateko 13.000 programa-liburu argitaratu dira eta buzoietan sartuko diren 14.500 sakelako programa. Jaietako zapia Eusko Lorak taldeak diseinatu du, bera izan baitzen iazko pankarta lehiaketaren irabazlea, eta jaietako kartelaren egilea Sestaoko Egoitz Sánchez Viñambres da.

Udalaren partetik, Kultura zinegotziak dei bat egiten die herritarrei jaietan parte hartzeko “kalera irten eta jarduera guztietan disfrutatuz”. Dena dela, jendeari poza honela adierazteko eskatu zaio: “gizalegez eta arduratsu eta bai besteak eta baita ondare publikoa ere errespatatuz".

Data hauetan ohi den bezala, Sestaoko Udalak garbiketa, Babez Zibila eta Udaltzaingoa indartuko ditu garbitasuna eta segurtasuna bermatzeko jaiek irauten duten bitartean.