SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/05/30

Sestaoko Udalak datorren igandean irekiko ditu udako igerilekuak

Egunero irekiko dute goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak datorren igandean irekiko ditu udako igerilekuak

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak datorren igandean emango dio hasiera udaldiari La Benedicta kiroldegiko kanpoko igerilekuak publikoari irekiz. Azken urteotan ohi den bezala, gobernu taldeak instalazioen funtzionamendua ekainaren 1era aurreratu du eta horrela legealdi honetan herritarrekin hartutako konpromisoa bete nahi du, bainua hartzeko garaia inguruko herrietan baino hamabost egun luzeagoa izatea, alegia.

Gobernu taldearen bozeramaleak, Leire Corrales andreak, une hau probestu nahi izan du neguan zehar igerilekuan egin diren hobekuntzen berri emateko. Horien artean dago haurrek txipli-txapla egiteko igerilekuko lauzak aldatzea. Zinegotziaren esanetan, “iazko udan zenbait kexa aurkeztu ziren zorua irristakor zegoelako eta arazoa konpontzeko 18.000 euroko inbertsioa egin dugu honekin erabiltzaileen eskabideari konponbidea ematea espero izanik”.

Horretaz aparte kiroldegia inguratzen duen itxitura osoan seto berria jarri da, iaz zenbait emakumek adierazi baitzuen La Benedictan paseoan zebilen jende bat begira ari zitzaizkiela. “Egoera honi erantzuna emateko Udalak seto berria jarri du, orain hazi egin behar du,eta baliteke aurtengo udan nahiko hazia egotea bete behar duen funtzioa betetzeko, baina datorren urteko udarako behar bezala egongo da kanpotik igeritokiko jarduna ikustea saihesteko".

Udako beste berrikuntza garrantzitsu bat da Las Llanas kiroldegiko igerilekua zabalik egongo dela ekainean zehar, asteburuetan izan ezik, iaz ez bezala, itxita egon zen eta. Horrela, Udalak instalazioetan jendea pilatzea saihestu nahi du, igeriketa taldeek, igeriketa sinkronizatuak eta waterpoloa egiten duten jarduera igeri egiten doazenen jarduerarekin uztartu ahal izateko. Uztailean itxi egingo da Las Llanaseko igerilekua eta zabalik geratuko dira La Benedictako igerileku estalia eta kanpokoa.