SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/05/23

Josu Bergara etorkin elkarteekin eta beharrean dauden pertsonekin lan egiten duten elkarteekin elkartu da

Sestaoko alkate Josu Bergara gaur goizean elkartu da Ijitoen Idazkaritza,, Asocolvas, Cáritas, Nevipen, Kale Dor Kayiko elkarteetako eta Marfileko Kostako herritarren Elkarteko kideekin, SOS Arrazakeria elkarteak aurkeztutako salaketaren eta komunikabideei helarazi zaien grabaketaren filtrazio interesatuen eta ondoren sortu den polemikaren inguruko azalpenak emateko .

rss Ezagutzera eman

Bergarak argitu du bere hitzak okerrak eta erabat kritikagarriak izan direla, eta barkamenak eskatu dizkie hitz horiekin inor iraindu baldin badu. Sestaoko alkateak argi utzi nahi izan die grabaketa editatuta eta manipulatuta egon dela, eta  berak "kaka" hitza erabili zuenean gaizkileei buruz ari zela esan du, filtratu den grabaketa okerrean etorkinei buruz ari zela ematen zuen arren.

Sestaoko alkateak azaldu duenez baimendu gabeko grabaketa hori  duela urte bete Sestaoko higiezinen agentziekin  "patera "etxebizitzei buruz hitz egiteko egin zen bileran egin zen. Bergarak azpimarratu du "kaka" hitzarekin aipatzen zituela herrian delinkuentzian sartuta dabiltzan pertsonak eta gizabidearen kontra doazen egintzak egiten dituztenak, eta ez etorkinak, iritzi publikoari adierazi nahi izan zaion moduan. Eta berean,  bere babesa adierazi die  Sestao, Bizkaia eta Euskadira  etorkizun hobea lortzera datozen pertsonei .

Bilera horretan, alkateak argi eta garbi ezarri du Sestao ez dela arrazista, baina delinkuentzia eta gizabidearen kontrako jarduera gogorrak sufritzen dituela aspaldian. Ondorioz, erakunde guztiei eskatu die laguntasuna, herriak azken 20 urteotatik bizi dituen arazo sozialei eta langabeziari konponbide bat emateko lanean .