SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/04/16

Udalak Hiru Kontzejuen Plazaren atzeko aldea garbitzeko auzokoek egindako eskabideari erantzun dio

Lanek zenbait egun iraungo dute eta azken urte hauetan gune horren maldan hasi diren belar txarrak eta sastrakak garbituko dira

rss Ezagutzera eman
Udalak Hiru Kontzejuen Plazaren atzeko aldea garbitzeko auzokoek egindako eskabideari erantzun dio

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Hiru Kontzejuen plazaren atzealdean dagoen orubea garbitzeko lanei ekin die, orube horretatik hurbil bizi diren auzokoen eskabideari erantzuna emanez.

Lanek zenbait egun iraungo dute eta azken urte hauetan gune horren maldan hasi diren belar txarrak eta sastrakak garbituko dira. Orubeak duen malda gogorragatik, langileen lan-segurtasuna bermatzeko neurriak hartu behar izan dira, erorketaren bat izatekotan eusteko sistemak jarriz.

Garbiketa amaitu ondoren, Udalak garbiketaren osagarri, arratoi-garbiketa kanpaina egitea beharrezkoa den baloratuko du gune hori baldintza egokietan uzteko.