SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/04/16

Visesak La Bariegako ur-iragazpenen arazoa konpontzeko konpromisoa hartzea lortu du Udalak

Sestaoko Udalak obra lizentzia eman dio Visesari, La Bariegan sustatutako etxebizitza babestuek dituzten hezetasun arazoak konpontzeko.

rss Ezagutzera eman

Sustapen honetako 100 etxebizitza eta 170 garaje-plazak La Bariega kaleko 5. eta 7. zenbakietan eta Txabarri kaeko 9, 11, 13 eta 15. zenbakietan. Etxe hauek 2004an zozketatu ziren, eta 2005ean hasi ziren eraikitzen. 2009ko urte amaieran eta 2010eko hasierako tartean eman zitzaizkien adjudikatariei.

Ia hasiera-hasieratik izan dituzte arazoak, azken solairuetan eta garajeetan ura iragazten zelako. Visesak zenbait konponketa lan egin izan ditu estalkian, baina lan horiek ez dira nahikoa izan hezetasunen arazoak konpontzeko. Beraz, Udalak arduradun politikoekin hitz egin ondoren Eusko Jaurlaritzari eskatu zion arazo horiek behin betikoz konpontze aldera behar besteko lanak egin zitzala.

Joan den martxoaren 20an Visesak lehiaketara atera zituen iragazte arazoak konpontzeko lan horiek, guztira 400.000 euroko kopuruz. Proiektua burutzeko interesa duten enpresek apirilaren 22ra arteko epea daukate Eusko Jaurlaritzan beren eskaintzak aurkezteko. Lan horiek udan zehar burutuko dira.