SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/03/07

Juan Tomas de Gandarias kalea eraberritzeko lanak hasi dira

Berritze lanak 130 metroko tarteari eragingo dio eta datorren uztailera arte luzatuko dira

rss Ezagutzera eman
Juan Tomas de Gandarias kalea eraberritzeko lanak hasi dira

ARGAZKIA JAITSI

Udalak aste honetan hasi ditu Juan Tomas de Gandarias kalea berriro urbanizatzeko lanak eta bertan milioi erdi euroko inbertsioa egingo du. Berritze lanak 130 metroko tarteari eragingo dio, Buenavistako bidegurutzetik Juan de la Cierva kaleko bidegurutzerainoko tarte hori, hain zuzen ere eta datorren uztailera arte luzatuko dira.