SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/02/07

Udaltzaigoak %900 oinezko patruila gehiago egin zituen 2013an

Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, Gorka Egiak, positiboki baloratzen du 2013. urtean ezarritako neurriak

rss Ezagutzera eman

Sestaoko Udaltzaingoak 375 oinezko patruila egin zituen 2013an, %941 gehiago 2012 urtearekin alderatuta, urte horretan 36 patruila egin baitziren.

Oinezko patruila hauek auzo guztietan egin ziren, bi gunetan arreta handiagoa jarri bazen ere. Toki hauek Sestaoko erdialdean daude, hor baitaude herriko denda gehienak, eta Txabarrin, auzokoek udaltzaingoa bertan egotea oso beharrezko ikusten baitute.

Patruila bakoitzak ordu eta erdi inguru irauten du eta honako arazo hauek zaintzen dira: lotu gabe dabiltzan txakur arriskutsuak, substantzia estupefaziente eta alkoholaren kontsumoa kalean, txarto aparkatutako ibilgailuak eta balizko delituak egitea.

Herritarren Segurtasunerako zinegotziak, Gorka Egiak, adierazi duenez “%900 oinezko patruila gehiago egiteak argi uzten du Udaltzaingoa ahalegin handia egiten ari dela edozein delitu saihesteko eta udal ordenantzak betearazteko”.

Herritarren Segurtasunerako ordezkaria azpimarratu du patruilak “eraginkorrak” direla eta jakitera eman du  2014an “udaltzainen lanaren plangintzaren barruan mantenduko direla”.