SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/01/17

Haurrentzako zinema zikloa eta bakarrizketaren hilabetea, kultur programazioaren berrikuntzak

Jarduerak abenduaren bukaerara arte luzatuko dira

rss Ezagutzera eman

Sestaoko Udalak 2014 urterako kultur programazioa aurkeztu du eta berrikuntza nagusiak haurrentzako zinema zikloa eta bakarrizketaren hilabetea eskaintzen ditu Ostiral Kulturalak programaren barruan.

Txikienei aisialdirako alternatiba gisa, Kultura atalak zinema ziklo bat diseinatu du eta bertan haurrei zuzendutako 11 film proiektatuko dira  urtarrila eta apirila bitartean. Emanaldi hauek egiteko aukeratutako eguna igandea da arratsaldeko 6etan Musika Eskolako aretoan , eta 2,5 eurotan.

Bestalde, Ostiral Kulturalak programak antzerki, musika eta zinema amateur eta profesional arloko 26 proposamen eskainiko ditu abenduaren bukaerara arte. Programa honen barruan azpimarratu beharrekoa da, lehen aldiz, urrian egingo den "bakarrizketaren hilabetea". Horrela, Gurutze Beitia, Beatriz Rico, edota Oinan Vega polifazetikoaren mailako umoristak ikusteko aukera izango dugu Sestaon.

Azkenik, Musika Eskolako erakusketa gelak 18 erakusketa hartuko ditu urte honetan zehar. Horien artean azpimarratzekoak Euskadiko Moda Sortzaileak Mugimenduan Elkarteak apirilean antolatuko duen erakusketa, urrian iritsiko den “Expoesía 2014” Poesia Esperimentalaren Bienala eta duela 20 urte aurrenekoz erakusketa egin eta abenduan berriro Sestaora itzuliko den Francisco Alisedaren akuarela bilduma.