Prentsa Aretoa
2013/10/30
Merkatarien Elkarteak eta Sestaoko Udalak Sestao Bonua jarri dute abian
Ticketak 20 euroan eskuratu ahal izango dira eta 30 euroko erosketa egiteko balioa izango dute
Gaur goizean Merkatarien Elkarteak eta Sestaoko Udalak aurkeztu dute Sestao Bonua ekimena, kontsumitzaileei %33ko deskontuak lortzeko aukera emango diena herriko dendetan.
Fernando Miravalles Entitatearen lehendakariak azaldu duenaren arabera, Sestao Bonua “ merkataritza jarduera dinamizatu eta denda txikien salmenta areagotu nahi duen proiektua da, Cecobik eta Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Kultura Bonua edo Portugaleteko Barrillero Bonuaren antzekoa”.
Sestaori dagokionez, bonuak 20 euroan eskuratu ahal izango dira eta 30 euroko erosketa egiteko balioa izango dute, hau da, erosleek 10 euroko aurrezpena izango dute ticket bakoitzeko, horren kostua Udalak bere gain hartuko duelarik.
Kanpaina datorren astean hasi eta abenduaren 5era arte luzatuko da, edo bonu guztiak agortu arte. Miravallesek adierazi du Sestaoko denda guztiek egin dezaketela bat kanpaina honekin, Merkatarien Elkartekoak izan ala ez, tabernak eta zerbitzuak ematen dituzten lokal batzuk salbuetsita.
Kanpaina hau aurrera eramateko aurrekontua 17.000 eurokoa da eta 1.700 bonu kaleratzea aurreikusten da, eta honek 51.000 euro inguruko salmentak ekarriko ditu udalerriko komertzioetan. Talonarioak Caja Rural de Navarraren bulegoetan egongo dira salgai.
Merkatarien Elkarteak gogorarazi du urria ez dela hilabete ona izaten herriko merkataritzarako, batez ere moda arloko dendentzat, eta ekimen honek denda txikiei arnas apur bat emango diolako itxaropena agertu du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14