SESTAO

Prentsa Aretoa

2013/07/25

BBBk Santiagoko tren istripuagatik atsekabetu eta Bizkaian bizi den galiziar komunitatearen zerbitzura jarri da

Euzko Alderdi Jeltzaleak bere atsekabea eta samintasuna adierazi nahi dio galiziar herriari, atzo Konpostelako Santiagon gertatu zen tren istripuko hildakoengatik; era berean, Euskadin eta bereziki Ezkerralde eta Meatzaldean bizi den galiziar komunitatearen zerbitzura jarri da.

rss Ezagutzera eman
BBBk Santiagoko tren istripuagatik atsekabetu eta Bizkaian bizi den galiziar komunitatearen zerbitzura jarri da

ARGAZKIA JAITSI

Bizkai Buru Batzarreko presidente Itsaso Atutxa gaur eguerdian izan da Sestaoko Galiziarren Anaiartekoak antolatu duen omenaldian. Bertan,minutu bateko isilunea gorde da tren istripuko biktimak gogoan. Halaber, Xabier Sagredo BBBko burukide eta Ezkerralde-Meatzalde eskualdeko arduraduna harremanetan jarri da eskualdeko Galiziar Zentroetako arduradunekin, bere adiskidetasun eta babesa adierazi die eta Santiagon hildako pertsonak omentzeko egin diren ekitaldi ezberdinetan lagundu ditu.

EAJ-PNVk galiziar herri osoari adierazi nahi dio bere babesa eta laguntasuna, bereziki istripuko biktimei eta bere familiei; aldi berean, laster sendatzea opa die Madrid-O´Ferrol ibilbidea egiten zuen Alvia trenak izan duen istripuko zaurituei.