Prentsa Aretoa
2013/05/10
Atutxa: “EAJk, herriaren interes orokorrak, bere alderdiaren interesen gainetik jarriko ditu”
Gaur arratsaldean EAJren BBBren presidentea den Itxaso Atutxak, Sestaon burutu den ekitaldian azaldu duenez, “batzuek inprobisatzen ibili izana egotzi deutsie Eusko Jaurlaritzari. Kritikatu egin dabe, 1000 egunetarako egitasmoa aurkeztu dauan gobernua. Jarduera asmo argia dauan exekutiboa, egitasmoz josia, ideiez jantzia. Baina, gauza guztien gainetik, ilusioz betetako Lehendakaria dogu.Ilusioa, herri hau aurrera ataratzeko, ezbardinen arteko akordioak adosteko”.
“Eta akordioak, ezinbestekoak dira orain bizi dogun egoeran. Eusko Jaurlaritza honek itun barria lortu dau hiru Foru Aldundiakaz eta EUDEL erakundeagaz, gure ekonomia suspertu ahal izateko. Gure erakundeek gaitasun ekonomiko handiagoa izan dagien, eta diru horregaz inbertsino garrantzitsuak gauzatu ahal izateko. Holan eginik, defizit helburu malguagoa lortzen dogunean, prest egongo gara herritar guztion bizitza kalidadea hobetzeko behar doguzan ekimenak egiteko” gaineratu du Atutxak.
Buruzagi abertzalearen ustez, “erakunde arteko akordio horren ostean, datorren astean alderdi politikoen ardurea izango da, norantz egin gura daben erabakitzea. Orduan, Euskadiko Alderdi Sozialistak erabaki beharko du zein norabide hartu gura duen. Adostasunaren alde egitea espero dut. Herriaren interes orokorrak, bere alderdiaren interesen gainetik jartzea espero dut. Horixe delako euskal gizarteak eskatzen deuskuna. Horixe delako Euzko Alderdi Jeltzaleak egingo duena”.
Bestalde, Atutxak azpimarratu du baita gauza bat dagoela “burutik kenduko ez doguna, guk behintzat ezin dogu ahaztu gizartearen zerbitzura gagozala, eta hainbat eta hainbat lagun dirala oso egoera txarrean dagozanak. Pertsona asko eta asko dira zailtasun egoeran dagozanak; eta, horren aurrean, gauza bat izan behar dogu argi eta garbi: gure eguneroko lana pertsona horreen alde egin behar dogu. Gure ahalegina eta esfortzua bideratzen dogu inor bazterrean geratu ez daiten. Gure ahalegin eta esfortzua jartzen dogu, pertsona honeei arreta eta zerbitzu publiko unibertsal eta kalidadezkoak bermatuko deutsezan erakundeak izateko”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14