Prentsa Aretoa
2013/02/18
Sestaoko Udalak, Prestakuntza eta Enplegu zinegotziari Ezker Abertzaleak leporatutako adierazpenak ezeztatu egiten ditu
Sestaoko Udalak, Prestakuntza eta Enplegu zinegotzia, langilegoaren esplotazioarekin ados agertzen den adierazpen batzuk egin dituela erabat ezeztatu egin nahi du.
Pasa den astelehenean Enplegu komisio bat ospatu zen Udaletxean, non udal talde politiko guztiak, hala nola herriko langabeen kolektibo bat parte hartu zuten.
Batzar honetatik egun batzuetara, herriko Ezker Abertzaleak, kartel bat diseinatu eta zabaldu du, non aipatutako zinegotziaren ahotan hurrengo adierazpenak ipintzen dituen: “Behar egoera batean, langabeek esplotazio baldintzetan lan egitea onartu behar dute”
Sestaoko Udalak, zinegotziak adierazpen hauek egin dituela erabat ezeztatu egiten du, eta ezker abertzaleak zinegotziaren interbentzioa guztiz desitxuratu egin duela salatu egiten du, bere hitzen zoritxarreko interpretazio oker bat eginez.
Gaur egun enpresetan dauden lan baldintzei buruzko eztabaidan, zinegotziak adierazi zuen udaletxeek tresna gutxi dituztela enpresak behartzeko aparteko orduak ez sustatzen. Hala ere beste agenteekin bat agertu zen gaur egun egoten diren lan-baldintzen ikuspegiarekin.
Herriko agente guztiekin izandako batzar guztietan egiazta daiteke, guztiok ikuspegi eta irizpide berdintsuak mantentzen ditugula lan-baldintzak eta lan-banaketa nolakoa izan behar denaren inguruan.
Guztiok badakigu momentu hauetan Sestaoko herria jasaten ari den egoera ekonomiko eta gizarte-egoera larria. Eta bertan testuinguruz ateratako edozein adierazpenek gizarte-krispazio giroa sor dezake.
Honegatik guztiagatik, Sestaoko Udalak, liskarrak eta polemika sortzeko helburu bakarra duten azpijoko hauen erabilpena gaitzetsi egiten du, are gehiago garai hauetan, non talde politiko guztien batasuna nagusi izan beharko litzateke, langabeziaren aurka borroka egiteko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14