SESTAO

Prentsa Aretoa

2012/10/24

Elizako parkeak led motako argiak izango ditu

Andra Mari elizaren parkeak Sestaoko argirik modernoenak izango ditu. Udala herri-espazio honetako 51 argitan led motako bonbillak instalatzeko azken izapideak egiten ari da. Hala, argiztapen-sistemetan teknologiarik aurreratuena estreinatzen lehenengoetarikoa izango da. Zaharren ordez argi berriak hurrengo egunetan jartzen hasiko dira eta urtea amaitu baino lehen lan guztiekin amaitzea aurrez ikusia dago.

rss Ezagutzera eman
Elizako parkeak led motako argiak izango ditu

ARGAZKIA JAITSI

Led teknologiak ohiko argi-iturriekiko zenbait abantaila eskaintzen ditu. Garrantzitsuenetarikoa bizi-itxaropena da, bizi erabilgarria 50.000 ordura arte luza baitaiteke, ohiko lanparek duten 10.000-12.000 orduren aldean. Gainera, bidera daitezke eta, ondorioz, argi-izpia argiztatu nahi den zonarantz zehatzago eraman daiteke. Beste ezaugarri garrantzitsu bat behe-kontsumoa da, led konponbideek ohiko argi-iturrien efektu bera lortzeko potentzia gutxiago behar baitute.

Udala sistema hori duela egun batzuk parkeko farola batean probatzen ari da eta orain arteko emaitza ona izan da. Leire Fernández Obra, Zerbitzu eta Ingurumen zinegotziaren iritziz, “oso garrantzitsua da teknologia horien aldeko apustua egitea, tradizionalekin alderatuz ekologikoagoak eta eraginkorragoak baitira eta, bide batez, Udalari eta gure inguruneari onurak eragingo baitizkio”. Udala lanpara horien errendimenduarekin pozik gelditzen bada, udalerriko zona gehiagotan jartzea aztertuko du.

Argiekin batera farolen buruak aldatuko dira eta egungoaren antzekoak izango dira; ildo horri jarraiki, parkeko argiztapenak irudi klasikoa mantenduko du. Jarduera hau herri-argiztapenaren eraginkortasun energetikoari buruzko planaren lehenengo fasean kokatzen da. Hori Sestaoko Udalak 151.000 euron esleitu du.