Prentsa Aretoa
2012/05/07
Udalak Vicinay Cadenasi lizentzia eman dio Sestaon egoitza berria instalatzeko
Sestaoko Udalak obra-lizentzia sinatu du eta, horri esker, Vicinay Cadenas enpresak “La Mudela” izeneko lursailean, udalerriko faktoria historikotik (La Naval) metro gutxira, industria-nabe berria eraikitzeari ekingo dio.
XVIII. mendean sortu ostean, Vicinay Cadenak ontzigintzan erabiltzeko kateak eta osagarriak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzen enpresa aditua da, nagusiki, Offshore industriaren plataformak eta egitura flotatzaileak eusteko.
Instalazio berria eraikitzen denean, hirigintza-zaharberritzea errazteko Zorrozaurreko penintsula uzteaz gain, konpainiak fabrikaren “lay-out” izenekoa hobetu nahi du. Gaur egun Vicinay Cadenas enpresak prozesuak pabilioi desberdinetan egiten ditu eta, ondorioz, askotan produktuari balio erantsirik eman gabe materialak mugitu behar dira eta, aldi berean, itxarote-denborak gehitzen dira.
Vicinay Cadenas gutxi gorabehera 35.000 metro karratuko orubearen jabea da La Mudelan eta bertan altxatuko du pabilioi berria produkzioa Bizkaiko hiriburutik Sestaora ekartzeko.
Proiektuaren memorian azaldutakoaren arabera, konpainia udalerrira bi fasetan etorriko da.
Lehenengo etapan industria-nabeak, bulegoen gune txiki bat eta komunak-aldagelak egingo dira. Proiektatutako eraikinak luzeran 190 metro eta zabaleran 80 metro izango ditu eta azalera nahiz erabilera desberdinetako hiru nabe edo modulu elkartzearen emaitza da. Guztiak elkartuz gero, planta laukizuzeneko eraikuntza izango da.
Industria-instalazioak eraikitzen direnean, lehenik eta behin, katean fabrikatzeko makineria berria jarriko da. Era berean, fase honetan hondartzaren kanpoko aldea gaituko da, itsasadarraren ondoan kateak biltegiratzeko.
Fabrika jada produzitzen hasten denean, bulegoen eta zerbitzuen eraikina egiten hasiko da eta partzelaren aurreko aldean edo mendebaldean kokatuko da. Une berean Zorrozaurreko egungo makineria ekarriko da.
“Gaur egun historikoa da Sestaoko udalerrirako”, azaldu du Josu Bergara udalerriko alkateak, instalazioak eraikitzeko ikus onetsia sinatu bezain pronto. Alkatearen iritziz, Vicinay Cadenasen produkzioa udalerrira ekartzea “krisialdi honetan eman dezakegun berririk onenetarikoa da, enpresa honek ekonomia dinamizatzen lagunduko baitu, enplegu-itxaropen berriak sortuko baititu, baita Udalerako diru-sarrera berriak ere”.
Bergarak Vicinay “Bizkaiko enpresarik garrantzitsuenetarikoa dela” gogorarazi du, horregatik, “nahiz eta hirigintzaren izapidetze-prozesua nahi baino luzeagoa izan” Sestaoren alde egindako apustua “Udalak eskertu beharreko keinua” da, zalantzarik gabe.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14