SESTAO

Prentsa Aretoa

2012/04/26

Adinduek eta umeek igande honetan Sestaoko Kasko plazan jokoak partekatuko dituzte

2012. urtea “Zahartze Aktibo eta Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europako Urte” bezala deklaratu da. Ekimen honen helburua adinduek gizarteari egin diezazkieten ekarpenei buruz sentsibilizatzea eta belaunaldien arteko elkartasuna sendotzea da.

rss Ezagutzera eman

Data hori oroitzeko, Sestaoko Udalak, udalerriko bi pertsona adinduen zentroekin eta Erretiratu, Alargun eta Pentsiodunen Elkartearekin, iganderako, apirilaren 29rako, hainbat jarduera antolatu ditu, Belaunaldien arteko Elkartasunaren Europako Egunarekin bat.

“Helburua gure adinduak osasunez eta gizartean oso-osorik parte hartuz zahartzea da. Hala, beren lanean pozik sentitu behar dute, baita eguneroko bizian autonomoagoak eta herritarren artean eraginkorragoak izan ere”, gogoratu du Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen zinegotziak, Flori Núñezek.

Ildo horri jarraiki, “Gure Adinduen Jokoak” izenburupean, igandean goizean, 12:00etatik 14:00etara, Kasko plazan tailer eta joko desberdinak izango dira, adinduek gazteenei eurak gazteak zirenean nola dibertitzen ziren erakusteko.

Aurrekoari eutsiz, partxisaren, xake-jokoaren, damen, dominoaren, txapen, uztaien, trukeme izenekoaren eta igel-jokoaren partidak antolatuko dira. Horrez gain, zenbait tailer egingo dira: egurra lantzea, puntua, paparreko orratzak, eskumuturrekoak, saskiak, maskarak eta marrazkiak. “Laburbilduz, xedea adinduek beste belaunaldi batzuei beren esperientzia eta jakinduria eskaini ahal izatea da”, azpimarratu du zinegotziak.

Eguraldi txarra eginez gero, jarduerak Kasko plazako arkupeetara eramango dira. Igandean arratsaldean, jardunaldia amaitzeko, Moby Dick orkestrarekin dantza izango da. Euria eginez gero, pilotalekuan egingo da.