SESTAO

Prentsa Aretoa

2012/03/14

Udalak bihar aldi baterako Kuetoko aparkaleku berria irekiko du

Sestaoko Udalak bihar aparkaleku berri bat irekiko du gainazalean, hain zuzen ere, Kuetoko ur-tanga zaharraren orubean. Espazioa antolatzeari esker, 109 plaza sortu dira.

rss Ezagutzera eman

Parkinga aldi baterako izango da eta Bizkaiko Foru Aldundiak lursailean eraikitzea aurrez ikusiak dituen etxebizitza babestuak egin arte funtzionamenduan egongo da.

Josu Bergara Sestaoko alkateak eta Leire Corrales Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak gaur egun aparkaleku berria bisitatu dute eta ekipamendua zerbitzuan jarri baino lehen, azken bukatuak egiten ari direla egiaztatu ahal izan dute.

Jarduera honekin Udalak azken asteetan, ingurunean bi obra garrantzitsu (Miguel Servet kalea berriz urbanizatzea eta Marcos Grijalvo pertsona adinduen egoitza birgaitzea) hasi ondoren, sortutako aparkaleku-arazoak arindu nahi ditu. Lehenengoek abiada ona daramate.

Aparkalekuak kokapen aparta du. Sartu eta ateratzeko arrapalada Gran Vía kalean dago, Kuetoko gurutzetik metro gutxi batzuetara. Herri-argiztapenaren eta seinaleztapenaren gutxieneko zerbitzuak ditu. Halaber, mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat aparkalekuak gorde dira. Zehatz-mehatz esanda, Udalak minusbaliatuentzat hiru plaza gorde ditu.

Jarduerarekin 50.000 euro baino gehiago gastatu dira eta gutxi gorabehera 4.700 metro karratuetan zehar zabaldu da. Aparkalekuak ikusmin handia sortu du, jasotako mezu-kopuruaren arabera. Gainera, pertsona askok bertan galdetu du inaugurazio-datari buruz.

Udalak azaldutakoaren arabera, aparkalekua irekitzen denean, zonan aurrez ikusitako hirigintza-eragiketa ez da geldituko, bai Udalak, bai Aldundiak etengabe lanean baitihardute espedientea hirigintzaren ikuspegitik izapidetzeko.