SESTAO

Prentsa Aretoa

2012/03/05

Udalak Emakumezkoaren Eguna jarduera gehiagorekin sendotu du.

Martxoaren 8a, Emakumezkoaren Nazioarteko Eguna, hurbiltzen ari da. Data horretan Sestao aurreko edizioetan baino egitarau sendoagoarekin ikusaraziko da eta aipatu eguna aldarrikatuko du. Gaur Udalak prentsaurrekoan aditzera eman duenez, jarduerak lau egunez luzatuko dira, hau da, joan den urteko egunen bikoitza eta ekintza ludikoak, plastikoak, eztabaidazkoak eta erakunde-ekintzak elkarren artean nahasiko dira. Ekintzetan emakumezkoen partaidetza garrantzitsua lortzea da Udalaren erronka nagusia. Zenbait jarduera Berdintasunaren aldeko Sestaoko Emakumeen Eztabaida Gunearen laguntzaz antolatu direla aipatu behar da.

rss Ezagutzera eman

“Aurten oso jarduera osoak antolatu ditugu, Udalak gizonen eta emakumeen artean herri berdinagoa lortzeko indarrez eta bitartekoekin lan egiteko konpromisoa baitu. Horregatik, aurten aurrekontuan berdintasunerako saila % 35 gehitu da”; hala adierazi du Josu Bergara alkateak eta Berdintasun Arloaren arduradunak egitarauaren aurkezpenean.

Jarduerei bihar, asteartean, ekingo zaie. “Emakumezkoen partaidetza bultzatuz: berdintasunerako aholkuak?” izenburupean mahai-ingurua egingo da. Eztabaida beste Bizkaiko Berdintasun Kontseilu batzuetako emakumezkoekin esperientziak trukatzeko pentsatuta dago. Hala, Bilboko, Getxoko eta Ermuko hizlariei gonbita luzatu zaie, emakumezkoen partaidetza-organoak sortzeko orduan beren esperientziak parteka ditzaten. Mahai-inguruan liburutegian 19:00etatik aurrera gauzatuko da.

Asteazkenean, 7an, Udalak ipuinak kontatzeko ikuskizun ludikoa eskainiko du. Helduentzat egingo da liburutegian 19:30etik aurrera Anabel Muroren “Habrá un día en que todas…” lanarekin.

Ostegunean, martxoaren 8an, Udalean kontzentrazioa izango da eta Berdintasunaren aldeko Sestaoko Emakumeen Eztabaida Guneak komunikatua irakurriko du.

Azkenik, igandean, 11n, edizio honetako jarduerarik nabarmenena egingo da: 8 metroko luzera eta 4 metroko altuera duen horma-irudi apaingarria burutuko da; artista baten laguntzaz udalerriko emakumeek margotuko dute. Kasko plazan egingo da 11:30etik 14:30era. Alkateak aurreratutakoaren arabera, lan hori aurrerago erreferentziazko espazio publiko batean kokatuko da, “Sestaoko emakumezkoak omentzeko”.

Aldi berean, Sestaoko Elkarte eta Erakundeen Azoka gauzatuko da. Bertan berdintasunaren alde diharduten erakundeek azken urtean egindako lanak erakusteko aukera izango dute.

Amaitu baino lehen, alkateak ekintza guztietan parte hartzeko deialdia egin du.