SESTAO

Prentsa Aretoa

2012/02/02

Sestao Baik Urbinagako tren-geltokirako sarbidea eta Rivas kaleko mendi-mazelak hobetuko ditu

Sestao Bai sozietate publikoa Bilbo-Santurtzi trenbidearen eta Rivas kalearen artean kokatutako mendi-mazelak moldatu eta Urbinagako tren-geltokira sarrera hobetzeko obrekin hasi da. Jarduera horretan 300.000 euro gastatuko dira.

rss Ezagutzera eman
Sestao Baik Urbinagako tren-geltokirako sarbidea eta Rivas kaleko mendi-mazelak hobetuko ditu

ARGAZKIA JAITSI

Obra hori Sestao Bai industria-poligono berriaren urbanizazio-proiektuarekiko eranskina da. Aipatu proiektuaren buruak Bizkaiko Foru Aldundia eta Udala dira eta udalerrira enpresa berriak irits daitezen du helburu.

Rivas kalearen eta Urbinagako Renferen hurbileko tren-geltokiaren artean dagoen mendi-mazela gaur egun degradatuta dago, zonako zenbait eraikinen eraikuntza-hondakinak baitaude, landaretza zaindu gabe baitago eta ezponda malkartsuengatik guneraino ezin baitaiteke irits.

Zonak duen utzikeria-egoera zuzentzeko, berdegunea egitea proiektatu da. Arrapaladak eta eskailerak erabiliz oinezkoentzako ibilbidea gauzatuko da, gaur egungo baldintzak hobetzeko. Halaber, sastrakak garbituko dira, euste-horma egingo da, sorospen-gela zaharretik trenbideraino doan kalea asfaltatuko da, espaloiaren tarte berria eraikiko da eta energia aurrezten duten LED bonbillekin argiak jarriz argiztapena hobetuko da.

Laburbilduz, obra honek “itsasadarraren ondoren dagoen industria-gunea eta Sestaoko hiri-bilbea konektatzeko espazioa birgaitzea du helburu". Hori da, hain zuzen ere, Josu Bergara alkateak azpimarratu duena.

Obrak egiten ari diren bitartean, arreta berezia izango da mendi-mazeletan dauden zuhaitzak ez kaltetzeko.

Hurrengo urteetan Sestaoko zona honek aldaketa berriak izatea aurrez ikusia dago, Ezkerraldea eta Eskuinaldea komunikatuko dituen tranbiaren etorkizuneko zubiaren eraginpeko gunean baitago.