Prentsa Aretoa
2012/01/05
Sestaok ehunetarako edukiontzi zaharren ordez berriak jarriko ditu artikulu-sorta handiagoa jaso ahal izateko
Sestaoko Udalak, Ingurumen Arloaren bidez, azken asteetan ehuna birziklatzeko zortzi edukiontzi ordezkatu ditu. Horiek udalerriaren puntu desberdinetan kokatuak zeuden eta berriak jarri dira. Horietan etxeko artikuluen sorta handiagoa bota ahal izango da gaika.
Aldaketa horrekin Sestaok iraunkortasunaren eta ingurumenaren aldeko apustua sendotu du. Edukiontzi berriak birziklapenaren eremuan aukera handiagoak eskaintzen ditu, jantziez eta oinetakoez gain, lanparak, telefono mugikorrak, jostailuak, peluxeak, aparatu informatikoak, irratiak... bota ahal izango baitira. Laburbilduz, “jada erabiltzen ez ditugun edo erabilgarriak ez diren artikulu ugari eta askotan zabor-edukiontzi arruntean amaitzen dutenak".
Edukiontzi berriak zuriak dira eta honako tokietan banatuak daude: Los Tres Concejos plazan, Triano kalean, Gran Vían, San Pedro plazan eta Félix María Samaniego nahiz Kueto kaleetan. Udalak bitartekoen erabilera hobetzen eta hondakinen sorrera saihesten, baita gizartearekiko kontsumo iraunkorra eskaintzen ere laguntzea espero du. Etxetresna elektriko eta artikulu handiagoak Garbigunean uzten jarraitu beharko dira. Hori Vega Nueva kalean dago, hain zuzen ere, Galindoko hondakin-uren araztegirako sarreraren ondoan.
Edukiontzi berri horien instalazioak Udalean ez du kostu erantsirik izango.
Sestaorekin batera, Getxo, Santurtzi, Sopela, Urduliz, Plentzia, Gorliz, Barrika, Berango eta Lemoiz bezalako udalerriak bilketa-sistema berri eta aitzindarira erantsi dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14