Prentsa Aretoa
2012/01/03
Sestaok azkeneko urtean 55 bizilagunen komunitateri diru-laguntza eman dio berrikuntzak egiteko
Sestaoko Udalak etxebizitzetarako eraikinetan birgaitze-obra komunitarioak egin eta irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzak onartu ditu. Laguntza horiek bizilagunen komunitateei beren higiezinen hobekuntza-obrak egiteko laguntza eskaintzea zuten helburu eta denborarekin udalerriaren modernizazioa eta, zehatz-mehatz esanda, etxebizitzen berrikuntza bultzatzeko beste tresna bat bihurtu dira.
Eskaerak ebatzi ondoren, Udalak 55 komunitateri diru-laguntzak ematea erabaki du. Lau Txabarri-El Sol PERRIren eremuan eman dira eta 37 udalerriko gainerako zonatan. Azkenik, azkeneko urtean 14 atariri diru-laguntza eman zaio irisgarritasun-obrak egiteko.
Txabarri-El Sol PERRI
Aurten 100.000 euro zeuden Txabarri-El Sol PERRIren eremuan dauden komunitateei berrikuntza-obrak egiten laguntzeko. Dirua Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak jarri du. Deialdiaren oinarriek xedatutakoaren arabera, diru-laguntza obraren aurrekontu guztiaren % 50eraino irits zitekeen. Udalak aurten lau eskaera jaso ditu, hau da, 2010. urtean baino bat gehiago eta laurak onartu dira. Guztira 50.721 euro izan dira.
Udalerriaren gainerako zonak
PERRItik kanpo 48 komunitatek (2010. urtean baino bi gehiago) egin du eskaera eta 11 baztertu egin dira, deialdiaren oinarriak ez betetzeagatik. Ildo horri jarraiki, Udalak, azkenik, 37 komunitateri laguntza ematea erabaki du. Edizio honetan udal-aurrekontuan 100.000 euro gordeak zeuden atal hau ordaintzeko eta 99.146 euro gastatuko dira.
Irisgarritasuna
Aurten Udalak 36 eskaera jaso ditu 2010ean jasotako 19ren aldean. Bost gaitzetsi egin dira, komunitateak deialdiaren oinarriak ez baitzituzten betetzen eta seigarrenak ez zuen udal-lizentziarik. Ildo horri jarraiki, baldintzak betetzen zituzten 29 atari gelditzen ziren, baina aurrekontu-mugak direla-eta, bakarrik 14 komunitateri eskaini ahal izan zaio laguntza. Nolanahi ere, horiek puntu gehienak lortu dituzte. Eskaera handiari ezin izan zaio erantzunik eman, nahiz eta Udalak gehieneko topeak deialdian % 15etik % 7,5era murriztu. Halaber, finantzazio gehiago lortzeko aurrekontu-aldaketa gauzatzea ezinezkoa suertatu da. Udalak deialdi honetarako guztira 60.000 euro gordeak zituen eta 59.984,12 euro gastatuko dira. Eskaera guztiei erantzuteko 166.000 euro beharrezkoak lirateke. Hurrengo urteari begira, esperientzia hau kontuan hartuta, gobernu-taldeak aurrekontuaren zirriborroan igogailuak jartzeko saila 60.000 eurotik 100.000 eurora gehitzea erabaki du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14