Prentsa Aretoa
2011/12/31
Sestaok Miguel Servet kalearen berrikuntza bukatuko du 410.000 euroko inbertsioarekin
Sestaoko hirigintza-eraldatzearen prozesua ez da gelditzen. Udalak aste honetan Miguel Servet kalea, Miguel de Cervantes eta Gran Vía kaleen artean dagoen tartean, berriz urbanizatzeko obrak esleitu ditu. BYCAM enpresa arduratuko da proiektu hori gauzatzez eta zenbatekoa 410.815 eurokoa izango da. Guztia normaltasunez gertatzen bada, lanak urtarrilaren amaieran hasiko dira eta hiru hilabete iraungo dute.
Miguel Servet kalea Kueto auzoko arteria nagusia da eta bertan udalerriko merkataritza gehiena kokatzen da. Udalak berrikuntzaren lehenengo faseari 2010. urtean ekin zion. Ildo horri jarraiki, Los Baños eta Miguel de Cervantes kaleen artean eskailera mekanikoak egin zituen. Orain bigarren eta azkeneko fasearen txanda da. 161 metro linealeko tartean izango du eragina eta Gran Vía kalearekin egindako konexioraino iritsiko da.
Egingo den proiektuarekin ur-saneamenduaren eta -horniduraren sareak eguneratuko dira eta hodi berri bat sartuko da etorkizunean hiri-hondakin solidoen bilketa pneumatikoa abian jartzeko. Hala, udalerriko sare nagusiarekin lotzeko prestatuta geldituko da. Beste jarduera puntu garrantzitsu bat herri-argiztapena izango da; fatxadetako makulu zaharren ordez kalean farolak jarriko dira argi gehiago izateko. Hala, Sestaoko herritarren eskaera nagusi bati erantzungo zaio. Azkenik, espaloiak berreraiki eta galtzadak berriz asfaltatuko dira, irisgarritasunaren irizpideei erreparatuz.
Obra hau bultzatzea ez da erraza izan. Udalak esleitu nahi izan zuenean, legealdia hasiberria zenean, Kontu-hartzailetzaren Arloak kontrako iritzia zuen. Diru-sarrerak ez ziren betetzen ari eta proiektua egiaz ordain al zitekeen zalantzak zeuden. EAJren gobernu-taldeak gestio desberdinak egin behar izan ditu finantzazioa lortu eta obra desblokeatu ahal izateko. Uren Partzuergoarekin egindako negoziazioari esker, Josu Bergara alkateak 244.000 euroko diru-laguntza berreskuratzea lortu du. Hori erakunde mankomunatuak Udalari ordaintzeke zion eta Miguel Servet kalea berriz urbanizatzeko aukera emango du.
Eskailera mekanikoa
Iragarki hau aprobetxatuz, Udalak Miguel Servet kaleko lehenengo eskailera mekanikoaren egoera azaldu du. Eskailera hau azaroan eurite garrantzitsuen ondorioz uholdeek eragin ziotenean erabilerarik gabe gelditu zen, kableak zeuden kaxa kaltetua izan baitzen. Lehenengo analisia gauzatu eta gero, matxura hilabete batean konponduko zela kalkulatu zen, baina epe hori luzatu egingo da. Udalak eraiki zuen enpresari eskailera konpontzea eskatu dio, eraikuntza-akatsa delakoan. Horrek agindua betetzen ez badu, Udalak konponketa enpresak Udalean osatutako fidantzaren kargura egitea aztertuko du. Beraz, eskailerak ohar berria jaso arte geldirik jarraituko du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14