SESTAO

Prentsa Aretoa

2011/12/15

Sestaok 48.000 euro banatu dizkie kirol-elkarteei

Sestaoko Udalak aste honetan udalerriko kirol-erakundeetarako diru-laguntzak onartu ditu. Zenbatekoa guztira 47.992 eurokoa izan da. Eskaera guztiak aztertu ostean, 31 klubek eta banan-banako kirolari batek beren jarduera garatzeko laguntzak jasoko dituzte.

rss Ezagutzera eman
Sestaok 48.000 euro banatu dizkie kirol-elkarteei

ARGAZKIA JAITSI

Aurten 2010. urtean baino 4.000 euro gehiago banatu dira, EAJ-PNV udal-taldeak aurtengo aurrekontu-proiektuari egindako zuzenketaren ondorioz. Gehitze honi esker, diru-laguntzen maila mantendu da, aurreko urtean baino eskaera gehiago izan arren.

Ondorengo irizpideak kontuan hartu dira: kirol-sustapenerako jarduerak garatzea, kirol-elkarteak dituen kirolari federatuen kopurua, Udaleko Kirol Zerbitzuaren ekimenetan lankidetza, kirol-instalazioak erabili edo horien jabeak izatea eta, azkenik, hurrengo urteetarako etorkizuneko proiektuak gauzatzea.