Prentsa Aretoa
2011/11/14
Sestaoko Udaltzaingoa Eusko Jaurlaritzaren Tetra komunikazio-sisteman sartuko da
Sestaoko Udaltzaingoa Eusko Jaurlaritzako Tetra komunikazio-sistema digitalean sartuko da, bi erakundeek lankidetza-hitzarmena sinatu ondoren. Plataforma honekiko migrazioa 2012. urteko lehenengo seihilekoan egitea aurrez ikusia dago eta Udaltzaingoak ibilgailuen ontzidia berritzearekin bat etorriko da. Aipatu espedientea jada Udalean izapidetzen ari da.
Gaur egun Sestaoko Udaltzaingoak Tetra sistema du, baina barneko eremuan erabiltzeko. Hau da, agenteak elkarren artean harremanetan jar daitezke edo zentralarekin hitz egin dezakete, azken hilabeteetan erosi diren talkiei esker. Eusko Jaurlaritzaren plataforman sartzean, lan-aukerak zabalduko dira, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren artean zuzeneko komunikazioa egiteko aukera izango baita.
Udal-iturriek azaldutakoaren arabera, bi gorputzek udalerrian gailu bateratuak antolatu ahal izango dituzte eta, horretarako, Tetra kanal berdinaren bitartez komunikazioa mantenduko dute. Bide batez, agenteen koordinazioa hobea izango da. Era berean, inguruneko beste Udaltzaingo batzuekin gailuak antola daitezke Erkidegoko Gobernuak xede horrez gaitutako kanalen bitartez. Adibidez, itsasadarrean traineruen estropada izanez gero, Sestaoko Udaltzaingoa eta Eskuinaldeko Udaltzaingoa etengabe harremanetan egon daitezke, gerta daitekeen edozein gorabeheraren aurrean jarduteko.
Segurtasun gorputzek erabili ohi dituzten sistema tradizionalagoen aldean, Tetrak eskaintzen dituen abantaila nagusiak honakoak dira: soinua argiagoa dela, harremana galtzen den iluntasun-gunerik ez duela eta elkarrizketa eskaneatzea saihesten duen komunikazio enkriptatua dela.
Euskal Autonomia Erkidegoan Sestaok eskatu zion lehenengoz Eusko Jaurlaritzari Tetra sistemara migratzea, nahiz eta integrazioa egiten lehenengoa ez izan, beste udalerri batzuk prozesu horretan azkarragoak izan baitira eta teknologia horretaz jada gozatzen ari baitira.
Aldaketa horrek Udalari ez dio gasturik sortaraziko, Herrizaingo Sailak Udaltzaingoei sarea doan lagatzea erabaki baitzuen.
Epeei dagokienez, Udalak aldaketa hurrengo urteko lehenengo seihilekoan egitea espero du. Gaur egun Udaltzaingoak Tetra sistemarako prestatuak 60 talki ditu eta beste hamar gehiago erosi behar dira. Hala eta guztiz ere, patruila-autoak hemendik gutxira berrituko direnez, migrazioa egiteko horietan igorgailu berriak instalatu arte itxarongo da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14