Prentsa Aretoa
2011/11/29
Uren Partzuergoak Udalari obrak egiteko 244.000 euro emango dizkio
Sestaoko Udalaren Osoko Bilkurak 2002. urtean Uren Partzuergoarekin sinatu zuen hitzarmena aldatzea onartu du. Hala, udalerrian hiria hobetzera bideratzeko 244.000 euro jasoko ditu.
Urte hartan Udalak Partzuergoarekin hitzarmen bat egin zuen, erakunde horrek Las Cantereseko parkearen proiektua finantzatzeko eta gehienez 1.840.828,50 euro eman ziren. Joan den legealdian diru horren zati bat Antonio Trueba kalea berriz urbanizatzeko erabili zen eta erdia gastatu gabe gelditu zen. Zenbatekoa 244.000 eurokoa da eta Udalak orain berriz urbanizatzeko obra batean inbertituko du.
Osoko bilkuraren saioan Leire Corrales gobernu-taldeko bozeramaileak hain une ekonomiko gogorretan diru hori jaso izanaren garrantzia azpimarratu du, horri esker udalerriaren eraldaketa-prozesuan aurrera egingo baita.
Uren Partzuergoarekin hitzarmenaren aldaketa EAJ eta PP taldeen aldeko botoekin onartu da. Bildu abstenitu egin da eta PSEk kontra bozkatu du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14