SESTAO

Prentsa Aretoa

2011/11/24

274 ibilgailuetarako aparkalekuak Sestao Bai industria-poligonoaren urbanizazioa amaituko du

Sestao Bai industria-poligonoaren urbanizazio-proiektua 274 ibilgailuetarako aparkaleku publiko eta doakoa eraikiz amaituko da. Sestao Bai sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak (% 50na Aldundiak eta Sestaoko Udalak finantzatua) aste honetan proiektua abiarazi du eta 2012. urtean zehar gauzatuko da.

rss Ezagutzera eman
274 ibilgailuetarako aparkalekuak Sestao Bai industria-poligonoaren urbanizazioa amaituko du

ARGAZKIA JAITSI

Aparkaleku berria Sestaoko Renfeko geltokitik eta Arcelor Mittal enpresarako sarbidetik metro gutxira geldituko da. Eraikin modernoa izango da eta hiru solairutan (erdisotoa, behekoa eta estalkia) banatuko da. Aparkalekuak hitza jarriko da fatxadan hizki ikusgarriekin.

Eraikitzeko zazpi hilabete behar izango dira eta obrak hurrengo urtean zehar burutzea aurrez ikusia dago.

Aparkaleku honi esker, urbanizazioan aurrez ikusten diren gainerako aparkalekuek estali ezin dituzten aparkalekuen defizita konponduko da.

Industria-espazioan kokatu arren, publikoa eta doakoa izango denez, Sestaoko biztanleek eta, bereziki, Rivas, San Ignacio eta Gran Vía kalearen amaieran bizi diren familiek beren ibilgailuak aparkatzeko erabili ahal izango dute. Nolanahi ere, hurbiltasunarengatik, aparkalekuaren arazoarekiko hautabidea aurki dezakete.

Era berean, obra hau egiten ari den bitartean enplegu-aukera berriak sortzea espero da.

Sestao Bai industria-poligonoaren urbanizazioa erritmo onean doa aurrera eta 2012ko lehenengo hiruhilekoan obrak amaitzea espero da. Lehenengo mugarria jada lehengo astean gertatu zen, zona berrira sartzeko biribilgunea trafikoari irekitzearekin.