SESTAO

Prentsa Aretoa

2011/10/05

Udalak Uren Partzuergoari Galindoko araztegian paisaia hobetzeko baimena eman dio

Sestaoko Udalak Bilbo-Bizkaia Uren Partzuergoari Galindoko araztegian paisaia hobetzeko baimena eman dio.

rss Ezagutzera eman

Proiektu honek araztegiaren ikuste-inpaktua arintzea du helburu. Horretarako, instalazioen inguruan, hau da, udalerriaren hego-ekialdean landare-pantaila eratuko da. Aipatu instalazioak guztira 200.000 metro karratu ditu. Xede horrez, araztegiaren perimetroan 2.377 zuhaitz eta zuhaixka landatuko dira. Ildo horri jarraiki, Hiri Antolamenduko Plan Orokorrak xedatutako betekizunak bikoiztuko dira.

Uren Partzuergoak Udalari aurkeztutako proiektuaren memoriak azaldutakoaren arabera, zuhaitz-tratamendua berezia izango da: “hosto galkor eta iraunkorreko zuhaitzen lerroak ilaratan. Guztiak hostotsuak izango dira eta araztegiaren eremua inguratzeko adaburu handia eratuko dute. Hala ere, espezieak hartzen duten espazioaren arabera bereiziko dira”.

Proiektuak ikuste-onurak eskaintzeaz gain, memoriak azaldutakoari jarraiki, landaretza gehitzeari esker, zonako ingurumen-kalitatea hobetuko da.

Proiektuaren aurrekontua 2.102.000 eurokoa da, BEZ barne.

Dena den, Udalak baimena emateko, Uren Partzuergoak obrak hasi baino lehen Euskadiko Uraren Agentziaren eta Bizkaiko Foru Aldundiko Errepide Sailaren baimenak lortu beharko ditu, zorren zonetan jardun behar baitute.