SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/04/07

Sestaoko Udalak aire girotua jarriko du Castaños eraikinean

Proiektu honekin udako tenperatura altuak arindu nahi dira eguzkiak gehiago ematen duen bulegoetan

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak aire girotua jarriko du Castaños eraikinean

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak Castaños eraikinean hozte-sistema instalatuko du udan dauden tenperatura altuak arintzeko orientazioarengatik eguzkiak gehiago jotzen duen bulegoetan. Xede horrez, Udalak administrazio-izapideei ekin die aire girotuaren sistema jartzeko lanak kontratatze aldera. Gehieneko aurrekontua 182.000 eurokoa da.

Leire Fernández Obra eta Eraikin eta Espazio Publikoak Mantentzeko zinegotziak azaldutakoaren arabera, jarduketa honekin "udal-langileen eta sindikatuen eske bati erantzun nahi zaio. Izan ere, Castaños eraikinean hego-mendebaldera ematen duen fatxadako bulegoetan udan oso tenperatura altuetara iristen dira. Horrek kexak sortzen ditu udan langileen lan-baldintzek okerrera egiten dutelako. Arazoa konpontzen saiatzeko, 2021eko aurrekontuan partida ekonomiko bat sartu da klimatizazio-sistema instalatzeko. Helburua udako tenperatura altuak arintzea da".

Proiektuak Castaños eraikineko hego-mendebaldean kokatuta dauden bulegoei, bilera-aretoei eta bulegoen eremuari eragingo die 1., 2. eta 3. solairuetan. Klimatizazio- eta aireztapen-instalazio termikoak Eraikinetan Instalazio Termikoen Erregelamendua (RITE) eta Instrukzio Tekniko Osagarriak (ITE) beteko ditu. Nolanahi ere, horietan daude sistema horien ongizate eta higienerako, efizientzia energetikorako eta segurtasunerako eskakizunak.

Aireztapen-sistemak bero-ponpa izango du eraikinaren kanpoaldean, ingurunera kondentsazio-airea botatzeko. Hodi eta balbula guztiak, ekipo eta materialak, baita hodiak ainguratu eta gidatzeko elementuak ere sabaien azpian ezkutatuko dira.

Zona independente bakoitzak kronotermostatoa izango du tenperatura kontrolatzeko eta asteko programatzailea ipiniko da instalazio guztirako. Xede horrez, gela edo bulego bakoitza urruneko kontrolaz hornituko da, bakarrik zona okupatuak klimatizatzeko.

Berreskuragailuen bidez aireztapen mekanikorako sistema aurrez ikusi da. Horrek airea kanpotik hodien bidez geletaraino bultzatuko du, aire kutsatua kanpora ateratzeaz gain.