Prentsa Aretoa
2018/11/06
31 establezimenduk parte hartuko dute “Sestao Chic” merkataritza ibiltokian
Merkatarien Elkarteak eta Udalak antolatu dute ekintza, eta azaroaren 9an izango da, 20:30etik aurrera
Merkatarien Elkarteak eta Sestaoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo Sailak babestuta, “SESTAO CHIC” moda ibiltokia antolatuko dute udalerria dinamizatzeko, eta herriko saltokien eta eskaintza komertzial zabalaren berri emateko. Azaroaren 9an izango da, ostirala, 20:30ean, Las Llanas Udal Frontoian.
31 establezimenduk hartuko dute parte aurtengo merkataritza ibiltokian. Besteak beste, sektore hauek egongo dira: moda, oinetakoak, osagarriak, kiroletarako arropa, ile-apaindegia eta estetika, haurrak, optika eta loradendak. 31 saltoki horietatik, 24k ikusgai jarriko dituzte haien artikuluak, eta 7k pantailetan proiektatuko den iragarki txiki baten bidez egingo dute. Kasu horretan, fruta-dendak, bitxi-dendak, liburu-dendak, loradendak, garbitegiak eta bestelako negozioak izango dira, gehienbat zerbitzuetara bideratutakoak, zailagoa baitute produktuak ibiltokian erakustea.
Merkatarien Elkarteak modeloak bilatzeko casting bat deitu zuen urriaren 29an eta 30ean Begoñako Andra Mari ikastetxean. Hala, 33 pertsona heldu eta 8 ume igaroko dira ibiltokitik, eta Sestaoko saltokiek duten kalitate handia ezagutaraziko dute.
Moda ibiltokia egingo den eguna ez da besterik gabekoa. Azaroaren hasieran egiten da, sasoi horretatik aurrera Gabonetako kanpaina abian jartzen delako, eta Sestaoko dendarik gehienentzat, dituzten salmenta kopuruengatik, urteko sasoirik garrantzitsuena delako. Beraz, garrantzitsua da sustapen lan hori ere egitea.
Moda ibiltokira joateko gonbidapenak parte hartzen duten saltokietan banatuko dira. Beraz, interesaturik daudenek denda horietara joan beharko dute sarrerak jasotzera. Begoñako Andra Mari ikastetxeko patio estalian egin beharrean, aurten hasierako lekuan egingo da ibiltokia; hau da, Las Llanas Udal Frontoian, estalita dagoen Sestaoko leku handiena baita: 800 lagun sartzen dira.
Leku faltagatik eremura joan ezin direnek Internetetik zuzenean ikusteko aukera izango dute. Horretarako, Merkatarien Elkarteak sare sozialen bidez emango du estekaren berri.
Leire Corrales Sustapen Ekonomikoaren zinegotziak dioenez "moda ibiltokia oso aukera ona da ikusgai jartzeko herriko merkataritzaren lan ona, eta salgai dituzten artikulu, produktu eta zerbitzu eskaintza zabala”. Zinegotziak espero du jendeak aurreko edizioetan bezain ondo erantzutea eta frontoia gainezka egotea.
Bestalde, Zulema Blanco Merkatarien Elkarteko presidenteak adierazi duenez, "asmoa da Sestaoko moda erakustea eta merezi duen modernitate eta egunerokotasun irudiarekin lotzea". Hain justu, ideia hori azpimarratzeko, Merkatarien Elkarteak modarekin lotura duten hainbat pertsona gonbidatu ditu sare sozial, instagramerren, youtuber eta pertsonal shopperren bidez modernitatearen irudi hori eta tokiko merkataritzaren lan ona zabaltzen laguntzeko.
Gala atseginagoa eta dinamikoagoa egiteko, desfileekin batera hainbat elkarrizketa egingo zaizkie parte hartzen duten merkatariei, agintariei eta ekintzara joaten diren influencerrei.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14