SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/03/07

“Taper Solidarioa” programak 10.000 erraziotik gora banatu ditu 39 familiaren artean

Bere lehen urtean izandako emaitza onak ikusita, Sestaoko Udalak eta Aunar Elkarteak 2017 urtera zabaldu dute elkarlanerako hitzarmena

rss Ezagutzera eman
“Taper Solidarioa” programak 10.000 erraziotik gora banatu ditu 39 familiaren artean

ARGAZKIA JAITSI

“Taper Solidarioa” programak 10.112 janari anoa banatu ditu Sestaon funtzionatzen ari den lehen urtean zehar, elikagaiak 39 bizikidetasun-unitateren artean banatu dira, eta horrek egunero 47 erabiltzaileri laguntzea ahalbidetu du.

Ekimen hau Sestaoko Udalaren eta Asociación Aunar Elkartearen (Pobrezia eta Gizarte-Bazterketaren Aurkako borroka) artean sinatutako elkarlanerako hitzarmenaren barruan dago Flori Nuñez Gizarte Ekintza eta Adinekoak Arloko zinegotziak gogorarazi duenez, proiektu honi esker Udala “zailtasunak dituen eta era honetan ez balitz, zerbitzu sozialetatik agian laguntza ematerik izango ez genuen pertsona talde batek elikatzeko duen eskubidea betetzen ari da".

Programa honek funtzionatzeko duen mekanika honako hau da: Aunar elkarteak zenbait kolektibitateren sukaldeetan soberan dauden jakiak biltzen ditu (jatetxeak, hezkuntza zentroak, eta.) eta bilketa egin ondoren banakako anoako taperretan izoztu ondoren, astero, segurtasun berme guztiekin, udaleko gizarte zerbitzuek aukeratutako pertsonei banatzen zaizkie.

Zerbitzu honen onuradunen perfila bazterketa sozialetik hurbil dago, horien artean epe luzeko langabeak, era egokian elikatzeko trebetasun sozial eskasa dunen pertsonak, gaixoak eta bestelako arazoak dituzten pertsonak daude.

Funtzionatzen ari den lehen urtean, “Taper Solidarioa” proiektuari esker, Sestaok kontsumitzeko ezin egoera hobean zegoen 5 tona janari baino gehiago alferrik galtzea saihesten lagundu du. Zinegotziak horixe azpimarratu nahi izan du, izan ere sarritan "ez gara konturatzen zenbat janari botatzen den zaramara ez jateagatik, eta ekimen honen bidez lortzen ari gara, bere momenturi onena igarotze ari ez diren familiek, beharrizan hori beteta edukitzea".

Jarduketa hau burutu ahal izateko, Gizarte Ekintza eta Adinekoak Arloak 13.057 euroko diru-laguntza jarri du Aunar Elkartearen esku. Programa honek eskaintzen dituen emaitza onak ikusita, bi aldeek elkarlanerako hitzarmena berritu dute 2017an ere gara dadin.