SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/03/05

Udalak “Eraberritu zure saltokia” programaren bigarren edizioa jarri du abian

Udalak 15 plaza eskainiko ditu programa honetan merkatariek errentagarritasun handiagoa lortzen laguntzeko

rss Ezagutzera eman
Udalak “Eraberritu zure saltokia” programaren bigarren edizioa jarri du abian

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak "Eraberritu zuren saltokia” programaren bigarren edizioa jarri du abian, ekimen honen helburua hirigunean dauden negozio txikien etekina hobetzea da. Programa berri hau esperientzia honek profesionalen artean izan zuen harrera ona ikusita jarri da abian, eskaini ziren 15 plazak agortu egin baitziren.

Sestaoko Udalak uste du berebiziko garrantzia dela merkatarien formazioa eta hori dela eta Behargintzaren bitartez zenbait jarduera planteatu ditu urtean zehar merkatariek euren negozioa hobeto eramateko lagungarri izango zaizkien ezagutzak eta trebetasinak eskuratzeko.

“Eraberritu zure saltokia" programaren bitartez profesionalei euren enpresak dituen puntu ahulak antzematen eta emaitzak hobetzeko eta errentagarritasun handiago lortzeko jarduera plana abian jartzen irakasten zaie.

Helburu hori lortzeko hiru lan fase ezarri dira. Horietako lehena formazio etapa bat izango da eta apirilaren 20tik 24ra eta ekainaren 8tik 12ra burutuko da. Guztira, bakoitza 2 orduko hamar saio izango dira eta horietan kudeaketa ekonomikoa, merchandisinga, erosketen kudeaketa, zerbitzuaren kalitatea, merkataritza politika eta dendaren promozio-egutegia landuko dira.

Bigarren fasea ere apirilaren 20tik 24ra bitartean burutuko da eta horretan salmenta puntuaren azterketa bat egingo da. Aholkulari batek establezimenduak bisitatuko ditu egun horietan merkatariei galdetegi bat egiteko. Lortutako emaitzekin puntu ahulei buruzko txostena idatziko du eta zenbait aholku emango dizkie profesionalei euren kudeaketan aplikatzen ahalegin daitezen.

Hirugarren faseak sei hilabeteko iraupena izango du eta adituarekin egingo den tutoretza prozesua izango da saltokian antzeman diren arazoak konpontzen joateko.

“Eraberritu zure saltokia” programaren bigarren edizioa ere doakoa izango da eta 15 plaza eskainiko ditu. Interesa duten enpresak harremanetan has daitezke gaurtik aurrera Behargintzarekin informazioa eskatu eta izena emateko.