SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/03/21

Agur Iñaki Azkuna, agur alkate...

rss Ezagutzera eman

Sestaon, 2014ko Martxoak 21.

Atzo Sestaoko Uri Batzar barriko kideak lehenengoz batu ginen, GURE alderdiko beste etapa bati hasiera emoteko nahian.

Batzarra hasi zen eta 30 minutu ez ziran pasatu Sabin Etxetik mezu bat jaso nebanean, “Alkatea hil da”; mahaian geunden kideei erakutsi neuntzien eta batzarrean geneukan giroa guztiz aldatu zan, tristura somatsen zan mahai gainean.

Ez dot Iñaki Azkuna ezagutzeko sortea euki, baina bere KUDEAKETA BIKAINA bizi ahal izan dut, herritar bezala eta baita alderdikide bezala ere. Kudeaketa hori ez da bakarrik Bilbon somatu, “Bilbo Handian” ere somatu ahal izan dogu.

Ziur nago hemendik aurrera gure alderdian eta gure alkateen eta zinegotzien batzarretan hurrengo galdera hauek sarritan mahai gainean egongo direzela; “Zer egingo luke IÑAKIk gai honen inguruan?, Zer esango luke  IÑAKIk arazo honen aurrean?, ziur nago gutariko askok hemerotekara joko dogula ideiak, norabideak eta estrategiak lantzerako orduan.

Honen bitartez gure doluminak helarazi nahi deutsoguz GURE ALKATEAREN “familia biologikoari”, bere “familia politikoari” eta baita bere inguru estuko pertsonei ere.

AGUR ETA OHORE. Goian Bego.