Prentsa Aretoa
2011/12/29
Gabonetako txapelketak berriz ere pala profesionala Sestaoko udalerrira ekarriko du
Abenduaren 30etik urtarrilaren 8ra Las Llanaseko udal-pilotalekuan Sestaoko Udaleko Pala Profesionalaren Gabonetako Txapelketari dagokion lehenengo edizioa gauzatuko da. Lehiaketa Innpala enpresak eta Udalak berak bultzatzen dute, udalerrian kirol-modalitate hori berreskuratu eta bultzatzeko.
Lehiaketan ondorengo lau bikoteek parte hartuko dute: Vega-Imanolek, Altuna-Ibargaraik, García-Lejarzegik eta Urkijo-Oiarzabalek.
Lehiaketaren sistema partida bakarreko kanporaketa izango da. Abenduaren 30ean 19:30etik aurrera bi finalerdiak jokatuko dira eta urtarrilaren 8an 11:30etik aurrera 3. eta 4. postua lortzeko partida eta final handia.
Txapelketa honen alderdi erakargarria izango da kategoria profesionalean Alain Vegak debuta egitea. Lagun Artea udalerriko klubeko pala-jokalari profesionala da eta bere jendearen aurrean kategoria profesionalera jauzia emateko aukera izango du. Halaber, lehia profesionalean Altuna gipuzkoarra hasiko da.
Txapelketa honekin Sestaoko Udalak zaletuei prezio merkeetan pala profesionaleko partidak eskaintzen jarraitzen dizkie. Ildo horri jarraiki, sarreren prezioa 5 eurokoa izango da jendearentzat orokorrean eta 2,5 eurokoa Lagun Arteako bazkideentzat.
Txapelketaren aurkezpenean Josu Bergara Sestaoko alkateak, Lagun Artea klubaren lan eta ibilbide bikainari esker Sestaon palarekiko zaletasun handia dagoela gogorarazi du.
Igor de Pablos kirol-zinegotziaren esanetan, azken hilabeteetan Udala ahalegin handia egiten ari da Las Llanaseko pilotalekuan pala eta pilota ikuskizun ederrak eskaintzeko. Aitortutakoaren arabera, etorkizunean bide hori gustura mantenduko luke. Azkenik, Andrés Llosa Innpala enpresakoak txapelketan parte hartuko duten kirolari gehienak Sestaoko udalerriko harrobitik datozela azpimarratu du.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14