Prentsa Aretoa
2025/01/17
Behargintzak berriz ere abian jarri du langabetuak birorientatu, berraktibatu eta lan-mundura sartzeko programa
Guztira 44 lagunek parte hartu ahal izango dute programa honetan eta izena emateko epea apirilaren 1era arte egongo da zabalik

Behargintzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak indarrak batu dituzte 3R Enplegu Programa berriz ere abian jartzeko. Sestaoko langabeen enplegagarritasuna hobetzen laguntzea helburu duen plan horren lan-estrategiak ekintzak biltzen ditu langabeak birorientatu, berraktibatu eta lan-mundura sartzeko.
Aurten programan parte hartzeko aukera eskainiko zaie langabezian diren 44 bizilaguni. Izena emateko epea zabalik dago eta apirilaren 1ean amaituko da. Beraz, interesa dutenek Behargintzara (Txabarri kalea, 20) jo dezakete informazioa jasotzera.
Proiektu hori gauzatzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak 24.214,32 euroko dirulaguntza eman dio Behargintzari, eta nabarmendu behar da bertoko enpleguaren garapeneko zentroko langileek zuzenean garatu eta gauzatuko dituztela, bai proiektuaren koordinazioa, bai egin beharreko jarduera gehienak.
Carlos García de Andoin Ekonomia Sustapen eta Enpleguko zinegotziak prentsaurrekoan azaldu duenez, 3R "laguntza-programa da, enplegurik ez duten eta, lan-merkatuan berriz sartzeko, Behargintzako langileen esperientziaren laguntza behar duten pertsonei zuzendua". Programa honen bidez, beraien egoeraren diagnostikoa egiten eta lana bilatzeko teknikak hobetzen laguntzeaz gain, langileak eskatzen ari diren enpresekin harremanetan jarriko ditugu.
Hauek dira 3R programaren ezaugarriak:
1. Lanerako birorientatzea.
Helburu hauek ditu: informazioa, egoera indibidualaren diagnostikoa, aholkularitza, motibazioa eta laneratzeko prozesuan pertsonei laguntzea. Estrategia horrek honako jarduera hauek biltzen ditu:
- a) Banakako diagnostikoa eta profila egitea. Parte-hartzaileari ematen zaion arreta espezifikoa da, haren trebetasunak, gaitasunak, prestakuntza eta esperientzia, interesak, familia-egoera eta lanbide-aukerak identifikatzeko, bai eta garrantzitsutzat jotzen diren beste aldagai guztiak identifikatzeko ere.
- b) Enplegurako ibilbide pertsonalizatua diseinatzea: aukera profesionalen identifikazioa; hala behar izanez gero, prestakuntza-ibilbide bat diseinatzea, parte-hartzailearen profilaren arabera; eta parte-hartzaileak egin beharreko enplegu-bilaketa aktiboko jardunak identifikatzea.
- c) Ibilbidearen garapenean laguntza pertsonalizatua ematea eta jarduera-konpromisoa betetzea. Parte-hartzaileak bere ibilbidean egiten dituen jardueren jarraipen indibiduala eta pertsonalizatua egitea, ibilbide hori berrikustea eta eguneratzea, mugarriak, etapak eta betebeharrak betetzen direla finkatzea eta gainbegiratzea, eta haren aktibazioa errazteko eta enplegagarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren aholkularitza-, informazio- eta laguntza-eginkizun guztiak betetzea.
- d) Curriculuma definitzeko aholkularitza eta laguntza tekniko gehigarria, lanbide-profila lanbide-gaitasunen arabera islatuko duena. Erabiltzaileei informazioa eta aholkularitza pertsonala, taldekoa edo orokorra ematea, bai eta curriculum pertsonalizatua egiteko tresnak eta laguntza-teknikak ematea ere.
Lan-orientazioa banakakoa da.
2. Lanerako berraktibatzea.
Consistirá en sesiones grupales de información sobre oferta formativa, normativa laboral (contratos de trabajo, derechos y obligaciones, convenio colectivo) y mercado laboral, que contendrán:
Prestakuntza-eskaintzari, lan-araudiari (lan-kontratuak, eskubideak eta betebeharrak, hitzarmen kolektiboa) eta lan-merkatuari buruzko informazioa emateko talde-saioak egingo dira, eta honako eduki hauekin:
Enplegua aktiboki bilatzeko tekniken aplikazioa: Besteren konturako enplegua bilatzeko eskura dauden bitarteko, teknika eta tresnei eta buruzko informazioa emango da, haien erabilera aintzat hartuta, baliabide telematikoen eta sare sozialen erabilera barne.
Erabiltzaileei jakinaraziko zaizkie enplegu-aukerak areagotzeko baliagarriak izan daitezkeen lan-merkatuari eta enplegu-politika aktiboei buruzko datuak edo inguruabarrak. Arlo hori banaka, taldeka edo orokorrean landu ahal izango da; aurrez aurre edo bitarteko telematikoak erabiliz.
3. Birkolokazioa.
Parte-hartzaileei laguntza emango zaie lan-merkatuan sar daitezen, enpresekin topaketak eginez eta eskaintzak erakartzeko planak garatuz. Enplegu-eskaintzetara gehien egokitzen diren profilak identifikatzeko aurre-hautaketa bat egingo da.
Enpresek egin ditzaketen enplegu-eskaintzen eta langile-beharren prospekzioa eta identifikazioa aintzat hartuko dira. Horretarako, enpresetara bisitak egingo dira eta enpresa-erakundeekin hitz egingo da. Lanpostuak eskaintzen dituzten jarduera ekonomikoko sektoreak identifikatu, eta lanpostu horien lanbide-profilak aztertuko dira.
Enplegu-eskaintzak kudeatuko dira, eskaintzak eta eskariak lotuz. Lan-eskaintzak erakarri eta kudeatuko dira, proiektuan parte hartzen duten langabeei helarazteko, haien lanbide-profilaren arabera, eta, bereziki, haien lanbide-gaitasunen arabera.
Era berean, informazio- eta aholkularitza-lanak eskainiko dira kontratazioari buruz eta enpresa-munduan birorientatzen, birkolokatzen eta berraktibatzen laguntzeko neurriei buruz.
Nabarmenak...
BERRIA
2025/03/25
BERRIA
2025/03/19
BERRIA
2025/03/12
BERRIA
2025/03/06
BERRIA
2025/03/05
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2024/05/14
BERRIA
2023/12/11