SESTAO

Prentsa Aretoa

2024/03/15

Behargintzak hiru prestakuntza-ikastaro antolatu ditu eskari handiko lanbideetarako

​Sestaoko Enplegu eta Tokiko Garapen Zentroak prestakuntzaekintzak bultzatuko ditu honako eremu hauetan: Artxiboen digitalizazioa, Osasun-zerbitzuetako zaintzak eta Espazio irekietako eta industria-instalazioetako garbiketa

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Enplegu eta Tokiko Garapen Zentroa apirilaren amaieran abian jarriko dituen prestakuntza-programen plangintzan murgilduta dago. Egitarauaren zati batek azken urteetako lan-eskema mantenduko badu ere, berrikuntza esanguratsuak ere izango ditu eskaintza erakargarriagoa egiteko eta egungo lan-merkatuan egon daitezkeen benetako enplegu-premietara egokitzeko.

Egingo den proiektuetako bat Lan Berri da, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak finantzatua. Batez ere, Sestaoko langabeei zuzendua den laneratzen laguntzeko programa horrek orientazio-, prestakuntzaeta lan-bitartekotzako ekintzak biltzen ditu.

Prestakuntza-ekintza horietan izena eman nahi duten pertsona guztiak beren eskaera izapidetzeko harremanetan jar daitezke Behargintzarekin, 94.472.17.26 telefonoan, behargintza@sestao.eus​ helbide elektronikoaren bidez edo bulegoetara joanda (Txabarri kalea 20). Izena emateko epea 2024ko martxoaren18an hasiko da (astelehena).

Lan Berri programaren esparruan, Behargintzak kolektibo jakin batzuei zuzendutako hiru prestakuntza-ekintza antolatuko ditu, Programa arautzen duen foru-aginduak ezarritakoaren arabera. Ikastaro guztiek garraio-beka izango dute, eta 12 plaza eskainiko dituzte kualifikazioa eskuratu eta laneratzeko helburua lortzeko.

Prestakuntza-ekintzetako bat "ARTXIBOEN DIGITALIZAZIOA" da, eta ADMINISTRAZIOAREN ETA KUDEAKETAREN sektorea jorratzen du, euskarri konbentzional eta informatikoko fitxategien bidezko informazioaren eta komunikazioaren kudeaketaren arlo profesionala, hain zuzen. Jarduera honako hauei zuzendua da: 45 urtetik gorakoak, luzaroko langabeak, desgaitasuna izan eta/edo bazterketa-arriskuan daudenak. Horrez gain, derrigorrezkoa da interesdunek Sestaon erroldatuta eta Behargintzan nahiz Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta egotea. Ikastaro hori Barakaldon emango da, apirila eta maiatza bitartean. 120 ordu izango ditu guztira, eta lanekoak ez diren 20 praktika-ordu egingo dira enpresetan. Ikasgelako prestakuntzaren zatirik handienaren oinarri izango da BEZEROAREKIKO HARREMANETARAKO ADMINISTRAZIO-JARDUERAK profesionaltasun-ziurtagiria (2. MAILA).

Pertsonen kolektibo berberari zuzendutako beste prestakuntza-ekintza "OSASUN-ZERBITZUETAKO ZAINTZAK" izenekoa da, eta gizarte-zerbitzuen sektorean zentratuko da. Helburua da mendekotasuna duten pertsonei arreta ematen espezializatzea zaintza soziosanitarioen eremuan, bai egoitzetan, bai eguneko zentroetan eta/edo etxeetan. Ikastaro hori Sestaon emango da, apiriletik maiatzera bitartean, eta 140 orduko iraupena izango du.

Azkenik, Sestaoko 30 urtetik beherako gazteentzat, Behargintzak, Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-arloaren esparruan, "GUNE IREKIEN ETA INDUSTRIA-INSTALAZIOEN GARBIKETA" profesionaltasun-ziurtagiria abian jartzea planifikatu du, sektoreko enpresetan egingo diren praktikekin batera. Prestakuntzaren xede den Ziurtagiri horrek aukera emango du zabor-biltzaile, kale-garbitzaile, estolderia-mantentze-lanetako langile, bide-garbiketako langile edo hondakin-bilketako langile gisa lan egiteko. Kasu horretan, prestakuntzak 230 orduko iraupena izango du, apiriletik ekainera bitartean emango da Erandion, eta 12 plazetarako garraio-beka ere izango du.

Prestakuntza-ekintza berri horien aurkezpena prentsaurreko batean egin dute Carlos García de Andoinek, Ekonomia Sustapen eta Enpleguko zinegotziak, eta Susana Gonzálezek, Enpleguko foru-zuzendariak. García de Andoinek honako honetan jarri du arreta: "Behargintzaren bidez ekintza horiek planifikatu ditugunean, kontuan hartu dugu gure ingurune hurbileneko enpresek parte-hartzaileei eskaini diezazkieketen laneratze-aukera errealak, prestakuntza-prozesua amaitzean enplegu bat lortzeko benetako aukerak izan ditzaten". Horrez gain, zinegotziak gogorarazi du ikastaro horietan parte hartzen duten pertsonen % 15 gutxienez kontratatzeko konpromisoa dagoela.