SESTAO

Prentsa Aretoa

2022/06/28

Txikito Bidearen proiektuak aurrera egingo du, Udalak hirigintza-antolamendua onartu ondoren

220 etxebizitza inguru eta 350 garaje-partzela eraikitzea aurreikusten da

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalbatza Osoak, Txikito Bidea eremuaren hirigintza-antolamendua behin betiko onartuta, beste urrats bat eman du udalerriaren garapenerako hain garrantzitsua den proiektu hau gauzatzeko.

Ainhoa Basabe Sestaoko alkateak osoko bilkuraren amaieran azaldu duenez, proiektuak helburu hauek ditu: “Lehenik, Txikito Bidearen hegalean Sestaoko hiribilbea errematatu nahi dugu, kalitateko urbanizazioa eginez eta Txabarri eta erdialdearen arteko irisgarritasuna hobetuz. Bigarrenik, udalerrian etxebizitza berriak erekiko dira biztanleria finkatzeko eta gazteak beren herrian bizitzen geratu ahal izateko. Era berean, etxebizitza berrien eskaintza egokirik ez zegoelako alde egin zuten sestaoarrei ere herrira itzultzeko aukera eman nahi diegu. Azkenik, azpimarratuko nuke herritarren gozamenerako espazio publikoak, garaje-partzelak eta negozio berriak abian jartzeko merkataritzalokalak ere eraikiko direla.”

Txikito Bidearen eremuan 220 etxebizitza inguru eraikitzea aurreikusten da; horietatik % 60 inguru prezio librekoak izango dira, % 20 babes ofizialekoak eta % 20 tasatuak. Horretaz gain, 350 bat garaje-partzela ere egingo dira.

Txikito Bidearen hegalaren antolamenduak bi jarduketa-eremu bereizten ditu.

Txikito bideko metroaren ahotik gorantz, San Diego, Iberia eta Aizpuru kaleetako etxebizitza-eraikinekin etxadia itxi eta, horrela, barruko patio bat sortuko da bertan. Mugarri nagusietako bat metroko sarrera- eta irteera-ahoa aurreikusitako eraikinen etxabeetan integratzea izango da.

Metroaren sarbidetik Txabarrira doan eremuan, aldiz, etxebizitza-eraikin berrien lerrokadurak erabilera publikoko patio ireki bat osatuko du, eta bertan igogailu panoramiko bat eta eskailerak jarriko dira, udalerriaren behealdearen eta erdialdearen arteko komunikazioa hobetzeko.

Proiektuak Txikito bideko metro geltokiaren irteeran plaza bat egitea eta etxebizitza eraikinetan baxu komertzialak sortzea ere aurreikusten du. Era berean, nabarmendu behar da proiektu berri honek genero-ikuspegia ere aintzat hartu duela, oraingo puntu beltzak kendu eta berriak sortzea ere eragotziko baitu.

Hirigintza-antolamendua onartu ondoren, hurrengo urratsa birpartzelazioa izango da. Bulego teknikoak dagoeneko lanean dihardu, egungo lursailetatik abiatuta, eraiki eta urbanizatzeko behin betiko orubeak sortzeko.

Next Euskadi