SESTAO

Prentsa Aretoa

2021/04/12

Karmengo Ama auzuneko M blokean fibrozementuzko hodiak ordezkatzen hasi dira

Udalak eta Bermeosolo enpresak zuinketa-akta sinatu dute obrak ofizialki hasteko

rss Ezagutzera eman
Karmengo Ama auzuneko M blokean fibrozementuzko hodiak ordezkatzen hasi dira

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak eta Bermeosolo enpresak atzo, astelehenean, zuinketa-akta sinatu zuten udalerrian obra berria hasteko; kasu honetan, Karmengo Ama auzuneko M blokean dauden etxebizitzetan edateko urerako fibrozementuzko hodiak ordezkatuko dira.

Udalak 2018. urtean onetsi zuen ur-banaketaren bigarren mailako sarea eraberritzeko plana. Plana Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren laguntzaz gauzatuko da, eta analisi zehatza egin ondoren, uraren hornidura-sarean aurkitutako urritasunak adierazten ditu. Halaber, urritasunak zuzentzeko hainbat jarduera-proposamen ageri dira.

Zehatz-mehatz esanda, Eraberritze Planak uraren hornidura-hodiak berritzeko 2027. urtera arte 14 jarduketa proposatzen ditu.

Eraberritze Planean berritu, birgaitu edo ordezkatu behar diren azpiegitura hidraulikoak zehazteko oinarrizko irizpideak daude. Irizpideak hurrengo hauek dira:

  • Lehenik eta behin, 40 urtetik gora dituzten azpiegiturak.
  • Bigarrenez, nahiz eta modernoak izan, zerbitzua behar bezala emateko urritasun garrantzitsuak dituzten azpiegiturak.

Bi irizpide orokor horiei bestelako irizpide osagarriak erantsi behar zaizkie, egunero sarea ustiatzetik ondorioak atera ostean, besteak beste, behin eta berriz matxuratzea, presiorik ala emaririk eza antzematea edo material kaltetuak agertzea ala dagoeneko ur-hornidurarako erabiltzen ez diren materialak izatea.

Eraberritze Plana joan den urtean jarri zen abian Karmengo Ama auzuneko K blokean lehenengo jarduketarekin. 70.000 euro inbertitu ziren, fibrozementuzko hodien ordez burdinurtu nodularreko hodiak ipintzeko.

Aste honetatik aurrera eragiketa bera errepikatuko da Karmengo Ama auzuneko M blokean. Izan ere, guneak fibrozementuzko hodiak ditu eta burdinurtuko nodularrak jarriko dira. Obrak uraren hornidura-zerbitzua Karmengo Ama auzuneko 6 ataritan hobetuko du eta guztira 48 etxebizitza dira. Guztira 151 metro lineal hodi ordezkatuko dira. Horrez gain, jarduketa espaloia berritzeko aprobetxatuko da; ildo horri eutsiz, harriaren ordez granitozko baldosa ipiniko da, irisgarritasuna hobetze aldera. Lanak Bermeosolo enpresari adjudikatu zaizkio 66.880 euroren truke.

Next Euskadi