Prentsa Aretoa
2020/07/27
Sestaoko delinkuentzia tasa Euskadiko batez bestekoa baino zortzi puntu baxuagoa da
2019 urtean ondarearen kontrako delituak gutxitu ziren eta lesio eta tratu txarrenak gora egin zuten
Eduardo Abad Herritarren Segurtasunerako zinegotziak Sestaoko Udalerriko 2019 urteko Delinkuentzia Datuen Txostena aurkeztu du Herritarren Segurtasun, Herritartasun, Mugikortasun eta Aparkalekuen Batzordean. Herritarren segurtasuna eta herritartasunari buruzko kudeaketaren berri emateko agerraldi hau urte hasieran egiten da, baina aurten, Covid-19a birusak eragindako osasun krisia eta Alarma Egoera izendatzeak, agerraldia uztailera arte atzeratzea ekarri du.
Txostenaren arabera Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ezagututako delituek %5eko gorakada txiki bat izan zuten, batez ere familia barruan emandako lesio eta tratu txarren igoeragatik. Aldiz, ondarearen eta gizarte- eta ekonomia-ordenaren kontrako arau-hausteek (lapurretak eta ebasketak) %9 egin zuten gora.
2019 urtean igoera izan bada ere, Sestaok Euskadik dituen ratioak baino baxuagoak ditu, eta hau datozen urteotan mantendu beharreko helburua da.
Gaian sartuta, 2019 urtean Ertzaintzak eta Udaltzaingoak Sestaon izandako 1.206 delituren berri izan zuten, 2018 urtean 1.148 zenbatu ziren bitartean, eta era honetan banatuta:
Datu hauekin, Sestaon mila biztanleko 44ko delitu tasa ematen da, duela hamar urtekoa baino hamar puntu gutxiago, eta udalerria, 2019ko urte bukaeran, Euskadiko batez bestekoaren (1.000 biztanleko 52 delitu) baino zortzi puntu gutxiago.
Iazko urtean zehar, Udaltzaingoak 26 atxiloketa egin zituen eta beste 64 pertsonari ikerketa ireki zien delitu bat egin zutelako susmoz.
Zehapenei dagokionean, herritarren segurtasun legearekin zerikusia duten 83 salaketa tramitatu ziren, horietatik 44 drogarekin lotuta, 19 agintaritzaren agenteen agindua bete ez edo hau gutxiestegatik, 11 ordena publikoa asaldatzeagatik eta 10 armak izateagatik.
Udal ordenantzak ez betetzeagatiko zigorrek %68 egin dute gora 2018 urtean 109 izatetik 2019an 184 izatera pasatu direlako. Horietatik, 61 maskotak izatearekin lotuta, 58 zaratarengatik, 32 liskarrengatik, 18 boteiloiak egiteagatik, 9 debekatutako tokietan erretzeagatik eta 6 ostalaritza establezimenduek itxiera ordutegia ez betetzeagatik.
Trafikoari dagokionean, Udaltzaingoak 1.963 isun jarri zituen, 2018 urtean baino %13 gutxiago, eta udal garabiak 375 ibilgailu erretiratu zituen kaletik, aurreko urtean baino %27 gehiago. Gainera, agenteek 16 zigor jarri zituzten gidariek alkoholaren edo estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik, arrazoi berberagatik 2018 urtean 2 zigor jarri baziren ere. Era berean, 58 espediente ireki zitzaien kalean abandonatuta egon zitezkeen ibilgailuei, eta 23 erretiratu eta hondakinak tratatzeko zentro baimendu batera bidali ziren.
Udalerrian 244 istripu egon ziren 2019 urtean, aurreko urtean baino %15 gutxiago, eta 5 harrapaketa, 2018an baino bat gutxiago.
Bukatzeko, Udaltzaingoak 62 prebentzio kanpaina egin zituen urtean zehar, ohikoenak autobus geralekuetan eta zamaketa guneetan ibilgailua aparkatzea debekatzeko.
Lan hori burutzeko, Sestaoko Udaltzaingoaren Herritarren Segurtasun operatiboak 59 agenteko taldea du batez besteko 41 urteko adinarekin. Bete gabe dauden plazak betetzeko azken urteotan ematen ari den prozesuan, une honetan 12 pertsona daude formazioa hartzen Arkauteko Akademian. Horiei aldi baterako deitu zitzaien Alarma Egoeran zerbitzua sendotzeko eta urtea amaitu aurretik ziurtatuko dute plaza modu ofizialean.
Alarma Egoeraren Balantzea
Eduardo Abad zinegotziak, Herritarren Segurtasun, Herritartasun, Mugikortasun eta Aparkalekuen Batzordean egindako agerraldian, Alarma Egoerari buruzko poliziaren balantzea ere aurkeztu du.
Eta horren harira adierazi du martxoaren 14tik ekainaren 21era bitartean Herritarren Segurtasun Legearen 486 administrazio-salaketa jarri direla Alarma Egora ez betetzeagatik eta agintaritzaren agenteen agindua modu larrian ez betetzeagatiko delituagatik, administrazio-zehapenak behin eta berriro izateagatik, 22 arau-hausleri eginbideak ireki zaizkiela.
Abadek berak goraipatu du agente guztiek “pandemiak eta egunez egun mugikortasunaren gaineko murrizketek eragindako egoeran udalerriaren hurbileko historian izandako erronkaren aurrean” izandako konpromisoa. Zinegotziak adierazi duenez, “Udaltzaingoan bi urte hauetan ia 20 agente kontratatuta egindako inbertsioak, Sestaok behar zuen dispositiboa izaten lagundu du”.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14