SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/06/04

Sestaok merkataritza eta ostalaritza establezimenduetarako diru-laguntza berri bat aurkezten du

Sestao Zabalik programak 100.000 euroko aurrekontua du ura, argia, internet eta telefonia ordaindu eta babeserako materiala erosteko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko Udalak ekainean jarriko du abian Alarma Egoera deklaratu eta COVID-19aren krisiak kaltetutako herriko merkataritza eta ostalaritza sektoreari laguntzeko ekimen berri bat. Behargintzaren bitartez, Sestaoko Udalak Sestao Zabalik izeneko diru-laguntza deialdia argitaratuko du establezimenduei jardueraren gastu arruntak ordaintzen lagundu eta babeserako materiala erosteko. Programa hau gauzatzeko 100.000 euroko diru-saila gorde du.
 
Deialdi  honen oinarriak atzoko Ekonomia Garapeneko Batzordean onartu ziren eta datorren astean berretsiko dira Tokiko Gobernu Batzordearen  bileran, ondoren Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko.
 
Gaitutako 100.000 euro horietatik 90.000 martxoa, apirila eta maiatzeko hilabeteetako ura, argia, internet eta telefono gastuak diruz laguntzeko bideratuko dira, jarduera bakoitzeko 250 euroko mugarekin.
 
Gainerako 10.000 euroak birusetik babestu eta jarduera segurtasun bermearekin egiteko manparak eta bestelako materiala erosteko diru-laguntzan erabiliko dira, jarduerako 60 euroko mugarekin.
 
Diru-laguntzak emateko deialdi hau zabalik dago Sestaon lokala eta egoitza soziala duten jarduera ekonomiko guztietarako. Eskabideak aurkezteko epea 10 egun baliodunekoa izango da, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Oinarri horietan eskabidearekin batera Udal Erregistroan edo web orria erabiliz aurkeztu beharreko dokumentazioa zehaztuko da.

Next Euskadi