SESTAO

Prentsa Aretoa

2020/02/14

Sestaon mendekotasunei aurre egiteko hiru urterako programa

Drogen gehiegizko erabilerari aurre egiteak, ekimen antolatu bat eskatzen du, non udal sektore guztiek parte hartuko duten

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Drogen gehiegizko erabilerari aurre egiteak, bai eta beste jokabide desegoki batzuk saihesteak ere, ekimen antolatu bat eskatzen du, non udal sektore guztiek parte hartuko duten. Helburu horrekin, Sestaoko Udalak EDEX Fundazioa kontratatu du, 2020-2022 aldian gure gizarte-bizitzaren esparru orotan –familian, ikastetxean, herrian– eragiteko abiaraziko diren ekimenak sustatzeko. Ekimen horiek adierazitako hirurtekoko urte bakoitzean garatuko dira.

Ikastetxeei begirako ekimenak 

Batetik, lau prebentzio-programa aurkeztuko ditugu udal ikastetxeetan, haien eskura jarriko ditugunak; bestetik, irakasleen prestakuntzarako bi saio antolatuko ditugu: 

  • Lehen Hezkuntza: 
  • Bigarren Hezkuntza: 
    • Unplugged: 13-14 bitarteko gaztetxoentzat pentsatutako drogamenpekotasunei aurre egiteko programa. Informazio gehiago: http://unplugged.edex.es/
    • Zintzo-Mintzo, serio hartu beharreko proposamena: programa hau 15-16 urte bitarteko gazteentzat pentsatuta dago, eta haren helburua da alkoholaren gehiegizko kontsumoa saihestea. Informazio gehiago: http://www.retomemos.com/
  • Irakasleen prestakuntza, aurrez aurrekoa zein online egindakoa: 5 orduko tailer batek eta 50 orduko online-ikastaro batek aukera eskainiko dute heziketa prebentibo eta eraginkor baterako gakoak partekatzeko. 

Familiei begirako ekimenak 

Zenbait jarduera dinamizatuko ditugu, familiak informatu eta haiei prestakuntza emateko:

  • Gurasoen prestakuntza: aurrez aurreko 3 saio antolatuko ditugu, non gurasoek aukera izango duten jardunbide positiboak eskatzen dituen trebetasunak sakontzeko. 
  • Hausnarketarako materiala banatzen eta trukatzen:
    • Lehen Hezkuntzako familiak: 10 urrats: Ohitura osasungarriak lantzen, seme-alabak hezi. 
    • Bigarren Hezkuntzako familiak: Drogak – Gurasoentzako gida. 
  • Adineko Pertsonentzako Udal Zentroan aitona-amonentzako prebentzioa egiteko ahalmenari buruzko ideia nagusiak aurkeztuko ditugu. 

Herriari begirako ekimenak 

Arlo honetan ekintza hauek egingo ditugu: 

  • Prestakuntza bizitzarako trebetasunetan: 5 orduko tailer bat proposatuko dugu, gure herrian lan egiten duten gizarte-eragileei zuzenduta eta prebentzio arloan eraginkorren jotzen den ereduan sakontzea ahalbidetuko duena. 
  • Prebentzio alorreko material banaketa: besteak beste, alkoholari, tabakoari eta kalamuari buruzko baliabideak. 

Adikzioen udal-plana 

Aipatu dugun aldia bukatu ondoren, Sestaok hurrengo urteetarako Adikzioen udal-plana izango du, pertsonek, instituzioek eta erakundeek egina. 

Harremanetarako

Ekimen honen kudeaketa EDEX Fundazioaren erantzukizuna izango da; izan ere, aipatutako Fundazioa da Sestaoko Udalak Mendekotasunei aurre egiteko Programa hau garatzeko kontratatu duen erakundea.

Next Euskadi