SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/11/27

Sestaoko Udala Labe Garaiaren zaharberritze-lanak amaitzeko hartu dituen konpromisoak betetzen ari da

Udala dagoeneko lehen urratsak ematen hasi da Laberako irisgarritasuna bermatuko duen igogailua instalatzeko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Sestaoko alkate Josu Bergarak adierazi du Udala lanean ari dela Labe Garaiaren zaharberritze-proiektuaren azken fasea desblokeatzeko Kultura Ministerioarekin hartutako konpromiso guztiak betetzeko.

Espainiako Kultura Ondarearen Institutuarekin izandako azken bileretan, erakunde honen arduradunek Udalaren laguntza eskatu dute monumentua zaharberritzeko lanei berriz ere ekiteko. Zehazki, lau eskaera jarri dituzte mahai gainean. Gaur egun, horietako bi dagoeneko errealitate bihurtu dira, eta Udalak lanean dihardu gainerako biak lehenbailehen martxan jartzeko.

  • Labe Garaiaren ondoko lursailen titulartasuna eskuratzea: Labe Garaia inguratzen duten lursailak Arcelor Mittal enpresarenak ziren, eta Kultura Ministerioak eskatu zuen Udalaren titulartasunekoak izan zitezen. 2016ko uztailaren 12an, 6.2 EU Egikaritze Unitatea birpartzelatzeko proiektua onartu zen. Proiektu horren bidez, zehaztu egiten zen noraino iristen zen altzairu-fabrika eta non hasten zen espazio publikoa. Aurtengo irailean inskribatu ziren Udalaren izenean lursail horiek.
  • Lursail horiek urbanizatzea eta Labean oinarrizko zerbitzuak jartzea: Udala dagoeneko pleguak idazten ari da 2019. urtearen hasieran lizitazioan atera ahal izateko Txabarri kalearen eta altzairu-fabrikaren arteko hegalak egokitzeko lanak. Proiektu honetan aurreikusten da lursail horiek urbanizatzeko lanei ekitea eta labea dagoen lursaileraino eramatea argiaren, uraren eta telefonoaren hartuneak.
  • Arcelor Mittalen lursaila ixtea: Ministerioak eskatu zuen Arcelor Mittalek ingurua ixteko lanak egingo dituela, lantegia Udalaren lursailetatik banantzeko. Lanak uda honetan egin dira, eta dagoeneko banaketa-murrua jarrita dago.
  • Labe garaiko irisgarritasunari ekitea, hiri-egituratik sartzeko: Ministerioak Udalari eskatu zion bisitariak Labera joan ahal izateko formula bilatzea. Hala, irtenbide gisa erabaki dute igogailu bat eraikitzea La Benedictara sartzeko bidea Labearen oinarriarekin lotzeko. Udalak proiektuaren idazketa esleitu berri du gai honetan aurrerapausoak emateko.

Udala egiten ari den aurrerapausoekin, alkateak espero du Kultura Ministerioa kontsekuentea izan dadila eta lanean has dadila Labea zaharberritzeko azken fasean.

Next Euskadi
Alderdi Eguna 2018