Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/10/08

Sestaoko Udalak Street Workout parkea instalatu du Las Camporrasen

Instalazio horretan, hainbat aparatu egongo dira aire zabalean ariketa muskularrak egiteko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Astelehen honetatik aurrera, herritarrek entrenatzeko eta aisialdirako beste leku bat dute Sestaon. Izan ere, Udalak Street Workout (edo calistenia) parkea inauguratu du Las Camporras parkean.

Street Workout parkeak 62 metro koadroko azalera du. Ariketa fisikoa aire zabalean egiteko hainbat makina ditu. Besteak beste, honako hauek: barra finkoak, kristo barrak eta menderatze-barrak, uztaiak, eskalatzekoak, barra paralelo hirukoitzak eta barra paraleloak.

Euskara eta Kirolak Saileko zinegotzi Gorka Álvarezek adierazi du espazio horri esker “erantzun positiboa eman zaiela udalerrian Street Workout parke bat instalatzea eskatzera udaletxera etorri diren gazteei". Are gehiago, parkea jarri baino lehen, “mota horietako espazioak erabiltzen dituzten herritarren iritzia jaso dugu, zer kokapen eta makina mota nahiago zituzten jakiteko".

Askotariko ekintzen parkea instalatzeko proposamena 2018ko Aurrekontu Parte-hartzailearen amaierako fasean iritsi zen, herritarrek bozkatzeko egunean aukeratua atera ez bazen ere. Hala ere, “gobernu taldeak ideia hori lantzeko konpromisoa hartu zuen; izan ere, aurrekontuak berak Partido Popular taldeak egindako zuzenketa bat jasotzen zuen, gobernu taldeak onartuta, Street Workout parkea Las Camporrasen jartzeko”.

Instalazioak 9.834 euroko kostua ekarri du.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi