Next Euskadi

SESTAO

Prentsa Aretoa

2018/04/16

Egoneko bizitzaz eta egunero jarduera fisikoa egiteak dituen onurei buruzko hitzaldiak ikastetxeetan

Helburua gazteek bizitzeko ohitura osasungarriak har ditzaten animatzea da

rss Ezagutzera eman
Egoneko bizitzaz eta egunero jarduera fisikoa egiteak dituen onurei buruzko hitzaldiak ikastetxeetan

ARGAZKIA JAITSI

Pasa den astetik eta maiatzera arte, Sestaoko Udal Kirol Zerbitzuak egoneko bizitzaren, jarduera fisikoak dituen onuren eta ohitura osasungarrien inguruko hitzaldiak eskainiko dizkie Batxilergo eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei.

Proiektuaren ardura Kirol Promozio Taldeko enplegu planeko langileena da. Lau teknikariak geletara hurbiltzen ari dira gazteak horrek duen garrantziaz, gorputzarentzat dituen abantailez, kirola egunero egiteaz eta aldi berean egoneko bizitzak dituen arriskuez kontzientziatzeko.

Euskaraz egiten diren hitzaldi hauek gorputzaren ongizaterako ezinbestekoa den gai bati heltzen diote, elikadura egokia alegia, eta kasu praktikoak erabiliz gure gorputzarentzat, elikagai onak eta kaltegarriak zein diren azaltzen dira, horiek egunero janez gero.

Gelan egiten den jarduerarekin amaitzeko, gazteentzat Sestaon dagoen kirol eskaintzari buruzko erakusketa bat dago, batetik kirol taldeek eskaintzen dutena eta bestetik Udal Kirol Zerbitzuaren laguntzaz kirol eskolek, modu arautuan, eskaintzen dutena.

Next Euskadi
Aberri Eguna 2018