SESTAO

Prentsa Aretoa

2017/11/03

Guraso Eskolak bere jarduerari ekingo dio berriro

Lehenengo hiruhilekoan 39 prestakuntza saio antolatuko dira

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Paco Gorrotxategi Sestaoko Udaleko Hezkuntza zinegotziak jakinarazi du Guraso Eskolak berriro ekingo diola bere jarduerari 2017-2018 ikastaroa hastearekin batera.

Guraso Eskola “gurasoei, beren seme-alabak hazteko orduan dituzten arazoak edo egoerak konpondu ahal izateko baliabideak, ezagutzak eta trebetasunak emateko zerbitzua da” adierazi du zinegotziak.

Udalak konprobatu ahal izan du, Guraso Eskola gurasoek ondo ikusten duten baliabidea dela . Aurreko 2016-2017 ikasturteko jardueren txostenak erakusten du edizio horretan 97 prestakuntza saio burutu zirela eta bertan 120 familiak parte hartu zuela. “Kopuru hauek pozgarriak dira eta bide horretan jarraitzera animatzen gaituzte”, adierazi du Gorrotxategik.

Ikasturtean zehar eta adingabeen adinaren arabera zenbait gai jorratzen dira, hala nola, sare sozial eta mugikorretarako sarbidea, heziketa afektibo-sexuala, sexualitatea, erabakiak hartzea, ardurak, drogamenpekotasunaren prebentzioa, emozioak kontrolatzea eta zenbait mendekotasun hartzea. Zentzu honetan, Gurasoen Eskola hiru taldetan banatzen da funtzionamendua egokiagoa izateko: Haur-hezkuntza (3urtetik 6 urtera), lehen hezkuntza (6tik 12ra) eta bigarren hezkuntza (12tik 16ra).

Prestakuntza jarduera hauek Sestaoko ikastetxe guztietan garatzen dira: Markonzaga, Vista Alegre, Kueto, Albiz, Begoñako Andra Mari, Amor Misericordioso, Saturnino de la Peña, Ángela Figuera eta PCPI.

Lehen hiruhileko honetan 39 prestakuntza saio egingo dira eta 2018ko aurrekontua onartzen denean urte bukaerara arteko jarraipena izango du.

Next Euskadi